R. C. Complutense Cisneros vs Bizkaia Gernika Rugby Taldea

07 Martxoa 2014

Datorren domekan, 12:30ean, Madrileko Centralean jokatu dau Bizkaia Gernika Rugby Taldeak R. C. Complutense Cisnerosen kontra, Ohorezko Mailako 16.

Datorren domekan, 12:30ean, Madrileko Centralean jokatu dau Bizkaia Gernika Rugby Taldeak R. C. Complutense Cisnerosen kontra, Ohorezko Mailako 16.

jardunaldiko partiduan. Aurtongo partidu guztien moduan, domekako be oso gatxa izango da basurdeantzat. Cisnerosek Kopan galdutako kanporaketaren arantza kendu gura izango dau-ta. Madrildarren jokatzeko modua be ez da gureai ondoen jatorken horretakoa: Hernández, Trápaga, López, Tudela eta enparauek erasoan daukien trebezia eta soltura buruhauste handia izan leike basurdeen defentsarentzat. Ia defentsan daukien onena emoten deuskuen gure basurdeek.

Gernikarrak, barriz, orain dagozan egoeratik urteteko gogoagaz joango dira Madrilera. Izan be, oraintxe bertan egoeran ez atzera ez aurrera dagoz: playoffetik sei puntura eta promozinotik zortzira. Ez dabe lortu ez erlajatzeko moduko egoeran egotea, ez eta puntuak pilatu, helburua aldatu eta playoffetarako sailkatzeko moduan egotea be. Beste helburu bategaz be joango dira: Gabonak aurreko jokoa errekuperatzera.Esan behar da orduko eboluzino onari kalte egin eutsela ligan izandako geldialdiek, eta horren ondorioz jokoan gorabeherak eduki dabez azkeneko partiduetan.

Ganera, kontuan hartu behar da partiduko klabeetako bat izango dala baloiak ez daitezela ailegau Madrileko hirulaurdenetako jokalarien eskuetara, zelaiko edozein lekutik sortzen dabe-ta erasorako aukerea. Beraz, baloiaren jabetzari eutsi beharko deutsie basurdeek eta pazientziaz aurrera egin kontrarioen zelairaino, han erabagitzen dira-ta partiduak.

Partidua online ikusi ahal izango da rugbycisneros.com webean.

Aupa basurdeak!!

gernika_cisneros_2013

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).