Duelu bikoitza igande honetan Pozueloren aurka Play offak eta promozioak jokoan
19 Apirila 2017
Neskek tituluaren play offei begira postu on bat lortzea dute helburu eta gizonezkoek hiru puntuak gehitu nahi dituzte Ohorezko A Mailarako igoera promozio postuetan sartzeko, hiru jardunaldiren faltan.
Jardunaldia emakumezko taldeak zabalduko du 11:00etatik aurrera. Neskek titulua lortzeko play-offetako postuetan sartzea dute helburu. Orain bi aste RC Polori irabazita maila mantentzea bermatu eta gero, Lipe Morenoren taldeak maila galdua duten bi talderen aurkako bi jardunaldi hauek baliatu nagi ditu final laurdenetarako kruze hobeagoa bilatzeko.
Belar Hockeyko Gizonezkoen RC Jolasetak partidu erabakigarria jokatuko du 13:00etatik aurrera. Bizkaitarrek maila gorenean egon nahi dute eta horretarako sailkapenean atzetik puntu bakarrera duten eta Ohorezko Mailarako promozio postuak ezartzen dituen Pozuelori irabazi beharko dio. Getxotarrek ez dute porrotik jaso etxean eta jakitun dira etxeko partiduetan duten indarraz, baina ez dira denboraldi osoan maila bikaina ematen ari den Pozuelotaz fio. “ Pozuelo talde handia da, lehen itzulian erakutsi zuen zertarako gai zen eta adi egon ezean oso arriskutsuak izan daitezke” adierazi du Joan Fitó, Jolasetako teknikoak.
Esan beharra dago, denboraldi hasieran jarritako helburua ez zela igoerarena izan, izan ere oso talde gaztea dute. Baina Bizkaitarrek ez dute aukera hau pasatzen utzi nahi. “Gure helburua beste denboraldi batez maila honetan mantentzea zen, baina promoziorako aukerak ditugunez horren bila goaz. Igandean ez irabaztea ez da porrot bat guretzat baina bai dezepzio txiki bat. Era honetako partiduak,jokatzea gustatzen diren horietarikoak dira eta taldea horren jakitun da”.
Puntu interesgarri hauekin eta iragarritako eguraldi onarekin giro itzela ziurtatua izango da Neguriko kirol instalazioetan. Aukera bikaina RC Jolasetaren belar gaineko taldeen etorkizuna zein izango den ikustarazteko.
