RC JOLASETA - CHP SAN FELIU
08 Martxoa 2018
Jardunaldi berria izango du RC Jolasetak larunbat honetan Negurin CHP Sant Feliu taldearen aurka 19:00etatik aurrera. Puntuak pilatu eta beheko postuetatik irtetea dute helburu nagusi bezala bizkaitarrek.
“Sant gelio gaizki hasi zen denboraldian baina guri irabazi ondoren, sailkapenaren erdialdean kokatu zen. Bloke ona dute, beteranoak dituzte eta ondo jokatzen dute. Dianmika positibo batean daude eta aurkari zailak izango dira” adierazi zuen RC Jolasetako Victor Sainz entrenatzaileak.
Getxotarren entrenatzaileak taldeak pasa den asteburuan San Cugaten emandako maila ematea nahi du aurrerantzean ere, non gauzak zail jarri zizkien talde kataluniarrari. “ Joaneko partiduan irudi kaxkarra eman genuen eta oraingoan irabazi egin nahi dugu” gehitu zuen.
Iparraldeko Ligako taldeak lehen lau sailkatuetan geratzea bilatuko du bere aldetik igande honetan Santutxuren aurka Bilbon jokatuko duten partiduan.
