Jolasetak Realaren aurkako derbiarekin ekingo dio berriz ere lehiaketari.

15 Otsaila 2017

Neguko geldialdia eta gero, Getxoko taldeak garaipena bilatu nahi du euskal derbian, sailkapeneko erdiko postuetara hurbiltzeko. Partidua 16:00etan izango da Negurin.

Neguko geldialdia eta gero, Getxoko taldeak garaipena bilatu nahi du euskal derbian, sailkapeneko erdiko postuetara hurbiltzeko. Partidua 16:00etan izango da Negurin.

Emakumezkoen Rc Jolaseta belar gaineko Hockey taldeak larunbat honetan jokatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera Real Sociedad taldearen aurka. Lehen itzuliko bukaera ona eta gero, zazpigarren postuan da talde getxotarra, jaitsiera postuetatik 6 puntura eta bosgarren postuan dagoen Realarengandik 3 puntura. Hori dela eta garaipen batek bosgarren postua lortzea ekar lekioke.

 

Lipe Moreneo entrenatzaile getxotarra oso pozik dago bere taldeak neguko geldialdian eginiko lanarekin eta lehiaketa berriz asteko irrikan dago.

 

Talde biek ondo ezagutzen dute elkar eta jokalari batzuek kamiseta biak jantzi dituzte azken denboraldietan. Horren adibide dugu Maria Lopez de Eguilaz getxotarraren eta Maialen Garcia donostiarraren kasuak. Iazko denboraldian, Jolasetak Taburienteren aurka jokatutako azken partiduan lortutako garaipeneko gola sartu zuen Virginia Balianik talde txuri-urdinean jokatzen du gaur egun.

 

NdP. JOLASETA - REAL SOCIEDAD, ATRACTIVO DERBI EN EL REGRESO DE LA DIVISIÓN DE HONOR

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.