RC JOLASETA - SPV COMPLUTENSE
28 Martxoa 2017
Emakumezkoen RC Jolaseta Belar Gaineko Hockey taldeak Ohorezko Mailako jardunaldi barri bat jokatuko du Igande honetan eguerdiko 12:30etatik aurrera Negurin, ligako egungo txapelduna den SVP Complutense taldearen aurka.
Ligako talderik onenetarikoa dugu Complutense eta horrek etxeko taldea duen onena ematera behartzen du, pasa den astean Egara Klubaren aurka Terrassan egin bezala.
