RC JOLASETA 0-1 SPV COMPLUTENSE
02 Apirila 2017
Emakumezkoen Belar Hockey gaineko RC Jolaseta puntu bat lortzetik gertu izan zen SPV Complutenseren aurka jokatutako partiduan. Madrildarrak ligako egungo txapeldunak dira baina defentsan azken unean egindako huts egite baten ondorioz puntuek hegaz egin zuten Neguritik. Emaitza 0-1ekoa izan da.
Talde getxotarrak lan ona egin du partiduko 70 minutuetan eta berdinketa lortzetik gertu izan da ligako faboritoetariko baten aurka, baina azken minutuetan egindako huts egite batek Madrildarrei saria eman die. Hirugarren laurdenean Lipe Moreneon taldeak partidua irabazteko aukerak izan ditu baina ez ditu aprobetxatu.
Jaitsiera postuak 7 puntura izaten jarraitzen dute. Jolasetaren Emakumezko taldeak RC Poloren instalazioak bisitatuko ditu datorren asteburuan. Negurin jokatutako joanekoan bina berdindu zuten eta Erreginaren Kopan 1-0 galdu
