Jolasetak berdinketa lortu du Realaren aurkako derbian nahiz eta gehiago merezi izan
19 Otsaila 2017
Getxotarrek lau jardunaldi daramatzate galdu gabe eta sailkapenaren erdialdean daude. Igandean CD Terrasa bisitatuko du. Kataluniarrak aurkari zuzenak dira.
Emakumezkoen belar gaineko Hockey taldeak banako berdinketa lortu zuen errealaren aurka. Getxotarrek partidu ona egin zuten eta gehiago merezi izan zuten. Zapore gazi-gozoarekin amaitu zuten partidua.
Bizkaitarrek partidua dominatu nahi zuten hasieratik eta 20. Minutuan Sofia Viarengoren golak nagusitasun hori islatu zuen. Atsedenaldiaren ostean, Txuri urdinek berdinketa lortu zuten Elisabettaren eskutik. Jolaseta saiatu zen baina ezin izan zuen errealeko atezain bikaina gainditu.
Talde bizkaitarreko entrenatzailearen ustetan, gehiago merezi izan zuten baina asmatu ezinik ibili ziren. Hurrengo partiduan hiru puntuak lortzearen beharrizana nabarmendu zuen.CD Terrasaren aurkako partidua igandean ospatuko da 12:30etan. Berdinketa honekin jolasetan sailkapeneko erdiko postuetan jarraitzen du jaitsiera postuetatik 7 puntura eta errealarengandik 3 puntura.
