RC JOLASETA 4-3 UD TABURIENTE

03 Abendua 2017

Gizonezkoen Belar Hockey-ko RC Jolasetak 4-3 irabazi dio UD Taburiente taldeari. Emaitza honen bidez denboraldiko lehen itzulia partidurik galdu gabe bukatuko dute eta mailarik gorenerako promozioa jokatzeko postuetan.

Talde Getxotarra partidua dominatuz hasi da eta kontrol horri esker 1-0ekoa lortu du Lucas Oviedok. Kanariarrak ordea partiduari buelta emateko gai izan dira eta atsedenalditik gertu 1-2 aurretik jarri dira. Matiasek lortu du berdinketa bigarren laurdenaren bukaeran.

Hirugarren laurdena etxekoak nagusi direla hasi da eta Garaizabalek talde aurreratu du. Taburientek Jolasetaren huts-egite bat aprobetxatu du hirunako berdinketa burutzeko. Dena erabakitzeko zegoela, talde Bizkaitarrek azken 4-3koa sartu zuten Matias-en gol bati esker.

“Lehen itzulia partidurik galdu gabe bukatu dugu eta partidu batzuetan gehiago merezi izan dugu. Sentsazio onekin goaz oporretan, lan ona egin dugula uste dugu” adierazi zuen Jon Maseda, taldeko bigarren entrenatzaileak.

Gauzak horrela, Jolasetak lehen itzulia hirugarren postuan bukatu du 20 punturekin, Valles Esportiu eta Linia 22 taldeekiko puntu bakarrera. Txapelketak martxoko lehen asteburuan ekingo dio berriz ere. Jardunaldi horretan Jolasetak Pozuelo izango du aurkari, Madrildarrak igoera lortzeko hautagai sendoak dira.

 

JOLASETA CIERRA LA PRIMERA VUELTA INVICTO Y EN POSICIONES DE PLAY OFF

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.