Real Sociedad tadearen aurkako derbiarekin abiaraziko du Jolasetak denboraldia

22 Iraila 2017

Belar Hockeyko RC Jolasetak Errealaren aurka abiaraziko du Emakumezkoen maila goreneko liga larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan Bidebieta-Aieteko instalazioetan. Benetan zelai zaila izango dute Getxotarrek lehendabiziko jardunaldi honetan.

Norgehiagoka berdindua espero da izan ere iazko denboraldian Donostian jokaturiko partidua 2-1 bukatu zen eta Negurin jokaturikoa banako berdinketarekin.

 

Partidu hau Guillermo Carnicer entrenatzailearen estreinako partidua izango da. Helburu nagusia proiektu hau mailarik gorenean egonkortzea izango da. Talde Getxotarraren hirugarren urtea da maila honetan.

 

San Cugat del Valléseko entrenatzailea Junior FC taldetik dator Getxora. Bertan Ohorezko mailako emakumezkoen taldeko staff-eko kidea izan da. Horrez gain emakumezkoen gazte mailako taldea gidatu du, Espainiako txapeldun izan delarik azken bi urteetan.

 REAL SOCIEDAD TALDEAREN AURKAKO DERBIAREKIN ABIARAZIKO DU JOLASETAK DENBORALDIA

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.