Sestao Boleibolak bigarren garaipena jarraian lortu du Rivasen
22 Azaroa 2020
Landutako garaipena azken sailkatuaren kantxan (1-3), atzeratutako partidan, igandean Voley Sanse bisitatu aurretik
Garaipen garrantzitsua lortu du Sestao Boleibolek Madrilen jokatu dituen bi partidetatik lehenengoan. Talde berde-baltzak, Superliga 2ko hirugarren jardunaldiko partida atzeratuan bigarren garaipena jarraian lortu zuen, azkenengo doan Futura Center Arena Rivasen(1-3, 17-25, 25-16, 20-25 y 20-25) kantxan. Hau horrela, igandean (13:00) Voley Sanse Live Vuvuzela taldearen aurka aritu baino ordu batzuk lehenago hiru puntu baliotsu lortu zituen.
Landutako garaipena izan zen, oraindik bere puntu-kutxatila estreinatu ez zuen arren, sestaoarrak estutzeko baliabide nahikoak erakutsi zituen aurkari baten aurka. Partida ondo hasi zuen Sestao Boleibolek, baina bigarrenean deskonektatu egin zen fase batzuetan eta rivenseek partidan sartzeko aprobetxatu zuten. Hirugarren txanda, ia beti etxekoen abantailarekin 17 puntura arte luzatu zen kolpe truke baten ondoren, Paki Blancoren taldeak, distiratsu baino eraginkorragoa izanik, berriro abantaila hartzea lortu eta norgehiagoka laugarren setean itxi zuen.