Sestaok bolada onari eutsi nahi dio Extremaduran

22 Azaroa 2019

Talde berde-beltzak Extremadura Arroyoren aurka jokatuko du larunbatean (18:00etan) Superliga 2ko zortzigarren jardunaldian

Sestaok Extremadura Arroyo taldearen aurka jokatuko du Arroyo de la Luz udalerriko pabilioian (18:00etan) bere emaitzen bolada onarekin jokatzeko asmoz. Berde-beltzek jokatutako azken partiduak irabazi dute eta extremadurakoengatik puntu bakarrera daude. Paki Blancoren jokalarien jokoa egokia da eta ezuztea eman nahiko dute. Denboraldi honetako hasiera ihaz emandako maila bikainetik urrun dago.

Extremadura Arroyok Iberdrola Ligarako igoera lortua zuen baina babes ekonomiko ezagatik ezin izan zuten igoera gauzatu. Sestaokoek etxeko jokalarietan oinarritzen dira eta Cacereseko taldeari gailentzen saiatuko dira. Espainiarrak pasa den astean Leganesen galtzetik datoz, orain hiru aste Sestaok irabazi zuen kantxan hain zuzen.

 

Azken garaipenak gauzak beste era batera ikustea ekarri die bizkaitarrei. Sestaokoek asko sufritu zuten hiru puntu garrantzitsuak lortzeko.

Maria Larrakoetxearentzat egun berezia izango da. Bilbotarra 2012-2014 artean bere etxea izandakora itzuliko da. Extremaduran igoera lortua zuen eta maila gorenean jokatzera iritsi zen.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).