VILAFRANCA 4-3 RC JOLASETA
19 Martxoa 2018
RC Jolasetak4-3 galdu du asteburu honetan CP Vilafranca taldearen aurka eta datorren denboraldian ez da Lehen Maila Nazionalean lehiatuko. Getxotarrek partidu on bate gin zuten, 3-0 bat irauliz baina bigarren zatiko azken segundoetan irabaztetik gertu geratu ziren.
Bizkaitarrak 3-0 galtzen iritsi ziren atsedenaldira baina markagailuak ez zuen islatzen ordura arteko berdintasuna. Bizkaitarrak ez ziren kikildu eta lanean jarraitu zuten, bi minuturen falta berdinketa lortuz, Jaime (2) eta Jon Viar-en golei esker. Azken segundoetan Jolaseta erasoan tematu zen eta kataluniarrek aukera baliatu zuten behin betiko 4-3koa sartzeko.
“partidu ona egin dugu eta uste dut porrota ez dela justua. Lanarekin eta taldearen jarrerarekin oso pozik nago. Lehen zatian ez dugu apenas sufritu nahiz eta bi jokaldi zalantzagarritan abantaila hartu.Bigarren zatian defenditzen , irabazten eta lehiatzen jakin genuen. Hiruko berdinketarekin partiduaren bila joan ginen” azaldu zuen Victor Sainzek.
Porrot honekin azken postuan da Victor Sainzen taldea. Lehen maila nazionaleko hurrengo jardunaldia Negurin jokatuko dute Apirilaren 14an HC Lleida.net Alpicat taldearen aurka. Kataluniarren Getxoko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuten orain bi denboraldi.
Beste alde batetik, Iparraldeko Ligako taldeak 5-2 irabazi zion Alcañiz CP taldeari eta sailkapeneko 5. Postuan dago CB Oberenarekin berdinduta eta Loiolatik puntu bakarrera, bi jardunaldi gelditzen direla. Talde Getxotarrak bi garaipen bilatuko ditu Gurutzeta eta Aurrera taldeen aurka lehen lau sailkatuen arten sartu eta Iparraldeko Liga titulua lortzeko.
