Polita izan zen iraun zuen bitartean (21-20 harrotasunez)
21 Azaroa 2016
Garaipena lortu harren kanporatuak. Prosetecnisa Zuazoko jokalariek eginiko lanarekin harro. Agur esaten die Challenge Cup lehiaketari itzulerako partidan irabazi eta gero. 2.000 lagun elkartu ziren Juanjo Gonzalezen taldeari babesa ematen. 6 goletako desabantailari buelta ematen saiatu harren Höör taldearen botere fisikoak erabakigarria izan da. Esperientzia handia izan da taldearentzat eta orain hilabete eta erdiko atsedenaldia izango dute. Oraindik aurrera Loterias Ligan eta Kopan jarriko dute arreta.


