14 Uztaila 2013
Urdaibaik bigarren egin du Donostian ospatu den Eusko Label Banderan. Pedreñatik Donostiara, errekatik itsasora. Oraigoan itsasoko estropada ikusteko aukera izan dugu. Hondarribia izan da irabazlea eta Urdaibai bigarrena. Asteburua amaituta Urdaibaik hirugarren jarraitzen du sailkapen orokorrean, sailkapen burutik hiru puntutara
14 Uztaila 2013
Larunbatan Pedreñan jokatu den estropadan Urdaibaik bigarren egin du. Galiziatik, Kantabria aldera etorri da Liga San Miguel. Larunbatan Pedreñan jokatu den estropadan Orio izan da irabazlea eta Urdaibaik bigarren egin du.
10 Uztaila 2013
Joan den asteburuan San Miguel Liga Galiziara joan zen. Lehenengo estropadan, Sanxenxon, Urdaibaik laugarren postua lortu zuen eta igandekoan, Moañan, zazpigarrena. Bost jardunaldi jokatu ondoren Urdaibai hirugarren sailkatua da sailkapen-burutik (Kaiku) bederatzi puntura.
30 Ekaina 2013
Bigarren eta hirugarren estropadak jokatu ondoren Urdaibai hirugarren sailkatua da, sailkapen burutik bi puntutara. Larunbatan. Laredon, Kaikuk irabazi zuen eta Urdaibai hirugarren izan zen eta igandean, Portugaleten, irabazlea Tirán izan da eta Urdaibai laugarrena.
17 Ekaina 2013
Bartzelonan ospatu den EUSKADI BASQUE COUNTRY IKURRINA irabazi du Urdaibaik. Traineruen San Miguel liga, aurten Bartzelonan hasi da. Ligako lehenengo estropada hau Urdaibaik irabazi du, bigarren Kaiku eta hirugarren Orio izan dira.
03 Ekaina 2013
Igandean aurkeztu eta bedeinkatu zen traineru berria, ostean, arraunlariak, entrenatzaileak, direktiboak, babesleak. e.a. bazkaltzera joan ziren Eneperi jatetxera.
02 Ekaina 2013
Igandean, ekainak 2, eguerdian, entrenamendua eta gero (hamabi t´erdiak, ordu batak) Bermeoko Lameran, Urdaibaik bere traineru berria (platano itxurakoa) aurkeztuko du.