04 Azaroa 2016
Emakumezkoen taldeak 11:00etan jokatuko du Igandean SPV Complutenseren aurka San Sebastian de Los Reyesen. Gizonezkoek Pedralbes taldea hartuko dute Negurik 12:30etan. Oraindik ez dute porrotik jaso etxean.
04 Azaroa 2016
Leioaztarrak Madrilera doaz, izan ere AD Rivasen aurka jokatuko dute Igande honetan 17:00etan, lehen garaipena eskuratzeko asmoz. Leioa WLBk Rivas talde Madrildarraren aurka jokatu du emakumezkoen lehen mailako hirugarren jardunaldian. Porrot bat eta berdinketa bat eta gero oraindik ez dute garaipenik ezagutu.
03 Azaroa 2016
Tania Calvo, Ana Usabiaga eta Irene Usabiaga dira Glasgown izango diren Eustrak-Euskadi taldeko ordezkariak. Tania Calvo eta Ana Usabiaga espainiako selekzioarekin eta Irene Usabiaga Eustrak-Euskadiko koloreekin ariko dira pistako lehenengo Munduko Kopan. Ostiraletik igandera Glasgow jokatuko den lehenengo Munduko Kopan ondorengo proba hauetan ariko dira Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak: Tania Calvo: Taldekako abiaduran, bakarkako abiaduran...
03 Azaroa 2016
Sailkapenak (Deskarga) Argazkiak (lotura)
31 Urria 2016
Oso garaipen landua lortu du Bidaideka Bilbao BSR taldeak andaluziako lurretan Amivel talde zailaren aurka. Oso neurketa berdindua izan zen, markagailuan gora behera askorekin eta azken laurdeneko erdialdera arte ez zuen partida mendean hartzea lortu. Txema Avendaño jokalari Santutxuarra izan zen jokalaririk nabarmenena, berdintasun handiena egon zen momentuetan bere kalitatea erakutsiz.