Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea

Taldea

Klubaren historia

  

1979an Club Natacion Fadura izenarekin sortutako kluba. Orduz geroztik, estate mailan garaipenak biltzen hasi ziren; Fiat, Revuelta, Alday, Van Horenbeke... abizen ospetsuak izan ziren lehen urte haietan. Sartu berriekin (Miñambres, Verdejo, De Castro, Pascual, Fente, Muñoz, Latatu, Ibarretxe,...) eta gogor bultzatzen ari zen gazteria batekin (Pereda, Rodriguez, Berreteaga, Arregi, Elorriaga, Zubiaga, Tirado...) lortu ziren estate mailako lehiaketetarako taldekako lehen sailkapenak. Hurrengo belaunaldiak, Camarero, Bildosola, Santamaria, Lete, Mustafic, Zubiaur, Barron, Laka, gaur egungo Musons, Ibarrondo, Juiz, Zabalo, Gil eta abarrek, klub handi honen figura eta historia handitu baino ez dute egin, gizonezkoen zein emakumezkoen arrakasta ikaragarriak lortuz.

 

Bestalde, laurogeiko hamarkadaren amaieran waterpolo atala sortu zen. Lehenik igerilari ohiekin, eta gero harrobi propioarekin. Urte arrakastatsuak izan genituen liga nazionaleko igoera fasera hainbat sailkapenekin. Gaur egun, berregituraketa- eta hazkunde-prozesu baten ondoren, harro egon behar dugu urtero emaitzak hobetzen dituzten 6 taldeez, etorkizun oparoaren alde eginez.

 

2005/2006 denboraldia

 

2005/2006 denboraldian, klubak Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea izena hartu zuen, eta Getxo markaren barruan sartu zen, gure udalerrian aurrekaririk gabeko hazkunde kuantitatibo eta kualitatiboa izan zuelarik. Gaur egun 300 bazkide ditugu taldean, eta bertatik orotara 2.000 kirolari baino gehiago pasa dira.

 

Euskal igeriketan erreferentziazko kluba gara 90eko hamarkadaren hasieratik gaur egun arte, eta bakarka nahiz taldeka nabarmentzen gara beti.

 

Palmaresa

Dozena bat domina baino gehiago Espainiako Igeriketa Txapelketetan 3 hamarkadatan zehar, kategoria posible guztietan (alebinak, infantilak, juniorrak eta absolutuak), bai bakarka, bai erreleboka

  • Euskadiko errekorrak banaka eta erreleboka, 3 hamarkadatan zehar
  • Banakako eta erreleboko EH txapeldunak 3 hamarkadatan zehar
  • Nazioarteko igerilariak Espainiako selekzioarekin
  • Munduko Master errekorra erreleboan 4 × 100 Libre (+120 urte)
  • Europako masterreko errekorrak, banaka eta erreleboka
  • 2012ko markarik onena Gibraltarreko itsastartean
  • Europako Master txapeldunak banaka eta errelebotan
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen hainbat EH Kopa
  • Ur irekietan, banakako txapeldunak Euskal Herriko zeharbide ospetsuenetan 3 hamarkadatan zehar: Getaria-Zarautz, Lekeitio, Plentzia, Legutio, Bilboko Itsasadarra, Getxo, Ondarroa
  • Munduko Master txapelduna
  • Nazioarteko izen handiko zeharkaldietan banakako txapeldunak: la Bocaina, Tabarca-Santa Pola, Leman lakua (Geneva, Suitza)
  • Gaur egun gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak 2. mailan Espainiako Kluben arteko Kopan

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut