Bizkaialde Fundazioak bere urteko topaketa ospatu du eta Bizkaiko kirolari ematen dion babesa berretsi du
25 Febrero 2026
Bizkaialde Fundazioak bere urteko topaketa ospatu du eta Bizkaiko kirolari ematen dion babesa berretsi du
2026 eko otsailaren 23a
Bizkaialde Fundazioak 950.000 euro bideratu ditu 15 kirol-modalitatetan lehiatzen diren 26 klub eta 32 talderen jarduera babesteko, lurraldeko kirolaren garapenarekiko duen konpromisoari eutsiz.
Bizkaialde Fundazioak Lurraldeko kirolaren ordezkaritza zabala bildu duen urteroko topaketa ospatu du Bizkaia Frontoian. Ekitaldian izan dira fundazioaren parte diren 17 enpresetako ordezkariak, 26 klub eta 32 talde, baita Bizkaialderen ekarpenen onuradun diren kirolariak ere.
Bizkaia Frontoia izan da, beste behin, topaketaren eszenatokia. Bertan, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaialde Fundazioaren patronatuko presidentea eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, fundazioa osatzen duten erakunde, enpresa eta kluben ahalegina eta konpromisoa publikoki eskertu ditu.
Arrizabalagak bere esker ona helarazi die Bizkaialde Fundazioaren proiektua babesten duten enpresei, Bizkaiko gizarte osoarentzat egiten duten ekarpena nabarmenduz. Bizkaia Kirolaren Europako Eskualde izateko hautagaitzaren harira, azpimarratu du 2026. urtea aukera paregabea dela lurraldeko kirol-ekosistemaren lana eta errekonozimendua ikusarazteko.
Arrizabalagak adierazi duenez, «Bizkaian talde handi bat daukagu, edozein pertsonak kirola egitea ahalbidetzen duena, oinarritik hasi eta eliteraino». «Europako aitorpen honek eskerrak emateko eta zuen konpromisoari balioa emateko aukera ematen digu: Bizkaiko kirola handi egiten duzuen enpresak, klubak, federazioak, kirolariak, talde teknikoak eta profesionalak», gaineratu du. Etorkizunera begira, azaldu du «Bizkaiko kirolak hazten jarraitzen duela, gizarte gisa garena islatzen duen begirada inklusibo, zabal eta modernoarekin».
Aurtengo denboraldirako (2025-2026), Bizkaialde Fundazioak 949.999,75 euro banatu ditu 26 klub eta 32 talderen artean. Guztira 15 kirol-modalitate biltzen dira; taldeen artean 16 gizonezkoen talde dira, 11 emakumezkoenak, hiru mistoak eta kirol egokituko bi talde.
Hona hemen Bizkaialde Fundazioak 2025-2026 denboraldian babestutako kluben zerrenda:
- CLUB REMO BERMEO
- S.D. SAN INAZIO BEISBOL
- LEMOIZKO ARMINTZA PILOTA KIROL ELKARTEA
- METROPOLITANO CLUB DE PATINAJE
- ISUNTZA ARRAUN ELKARTEA
- CLUB DE REMO ZIERBENA
- CLUB VOLEIBOL GALDAKAO
- RASPAS ARRAUN ELKARTEA – CLUB DE REMO RASPAS DEL EMBARCADERO
- GAZTEDI CLUB
- CLUB ASKARTZA CLARET TALDEA
- GERNIKA RUGBY TALDEA
- ONDARROA ARRAUN TALDEA
- REAL CLUB JOLASETA
- GOIHERRIKO KE (SOKATIRA)
- CD Baloncesto en silla de ruedas BILBAO
- ESCUELA DE VELA JOSE LUIS DE UGARTE – REAL CLUB MARÍTIMO DEL ABRA
- CLUB ALUSIGMA PEÑOTA DENTAL TRIATLÓN TEAM
- CLUB ATLETISMO PORTUGALETE
- CLUB DE AJEDREZ SESTAO
- SAKONETA CLUB GIMNASIA RÍTMICA
- GATIKAKO IUSTURI PATINAJE KLUBA
- DURANGO KIROL TALDEA
- CLUB ATLETISMO SANTUTXU DE BILBAO
- CLUB DEPORTIVO NATACIÓN LEIOA IGERI TALDEA
- CLUB ATLETISMO BIDEZABAL DE DURANGO
- CLUB DEPORTIVO PARALÍMPICO JAVI CONDE-BASAURI
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak eman dizkie Bizkaialde Fundazioa sostengatzen duten erakunde eta enpresei, kirolaren bidez Bizkaiko gizartea sendotzen laguntzen duten aliatu estrategikoak direlako: IDOM, Petronor, IMQ, Bilbao Port, Olsa (Olarra), Mikeldi, Viuda de Sainz, Ibarrondo, Campezo Cycasa, Alaiki, SDEC Deia, El Correo eta Bizkaia Irratia–Radio Popular.
Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi du Lurraldeko kirol-garapenarekin duen konpromiso irmoa, eta eskerrona adierazi die erakunde eta enpresa guztiei Bizkaian kirola sustatzen jarraitzeko egunez egun egiten duten lanagatik.

