1. Emakumezkoen taldekako Itsas Milia
29 Abuztua 2013
1... Bizkaia Bizkaialde Fundazioak, Santutxuko Atletismo Taldearekin batera, «BIZKAIALDE» Emakumezkoen Taldekako I. Itsas Milia antolatuko du.
Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago. Lasterketak hiriko ibilbidea bat izango du, 1851,85 metrokoa, eta Guggenheim Museoaren ondoan izango da.
Proba hau Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegiaren barruan dago. Lasterketak hiriko ibilbidea bat izango du, 1851,85 metrokoa, eta Guggenheim Museoaren ondoan izango da. Taldeka hartuko da parte, eta nahi duten emakume guztiek eman ahal izango dute izena, edozein kategoriatan, federazioaren lizentzia izan ala ez. Talde bakoitzeko gehienez ere sei (6) parte-hartzailek eman dezakete izena, eta taldeko lehenengo hirurek puntuk lortuko dituzte sailkapenerako. Erakundeek (enpresek, klubek, ikastetxeek...) aukera izango dute lasterketan talde batzuk inskribatzeko; honela izendatuko dituzte taldeak: enpresaren izena gehi dagokion letra (A, B, C...). Talderik ez baduzu, banaka eman dezakezu izena eta antolatzaileek talde batean jarriko zaituzte probaren egunean.
Kategoria irekian 2 sailkapen bereiz egongo dira:
· Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren erakunde babesleak eta/edo laguntzaileak.
· Kategoria librea; lagunek, familiakoek, auzokoek...
2... Irailaren 18ra arte egongo irekita izena emateko epea, Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrialdean: www.bizkaialde.net Probaren egunean ezin izango da izenik eman.
3... Parte hartzeko lekuak mugatuta daude: proba bakoitzean izena ematen duten lehenengo 60. “Elitezko emakumezkoen lasterketan, atletismoan federatutakoak beste kiroletako guztiekin konpensatzeko, zuzen bat gehiago egingo dute”.
4....Izena emateko prezioa sei (6) euro izango da talde bakoitzeko, eta hiru (3) euro kirolari indibiduala bada; azken kasu horretan, antolatzaileek taldeak osatuko dituzte modu indibidualean inskribatutakoekin. Izena ematean, idatzi taldearen izena. Inskripzioak Bizkaialde fundazioak BBKn duen zenbaki honetan egin behar dira: BBK nº 2095 0611 0091 1295 4160. Inskripzioa egiten duenak txartel bat erakusten badu, onura izango du, eta 3 euro ordainduko du talde bakoitzeko edo 2 euro kirolari indibiduala bada (Bizkaialde barruko klubentzat, eta beste klubentzat, atletentzat, eskolaumeentzat, eta abarrentzat; salbuespena Bizkaialdeko enpresa babesleak dira, taldeak inskribatzeagatik ordainduko baitute). Bizkaialde fundazioak lasterketa honen bidez lortzen duen dirua bere proiekturako erabiliko du, hau da, Bizkaiko Lurralde Historikoko erreferentziako klub eta kirolariei laguntzeko.
5.... Proba hasi baino ordubete lehenagora arte jaso ahal izango dira dortsalak, helmugaren ondoan jarriko den idazkaritzan.
6.... Kategoria bakoitzean sailkatzen diren lehenengo hiru (3) taldeek jasoko dute saria.
7.... Bizkaiko Atletismo Federazioko epaileek kontrolatuko dute lasterketa. Erreklamazioak – halakorik badago – probaren arbitro-epaileari egin behar zaizkio.
8.... Anoa duen poltsa bat eta babesleen opari batzuk jasoko dituzte proba amaitzen dutenek.
9.... Antolatzaileek eskubidea izango dute probaren ordutegia, ibilbidea eta, hala behar bada, kategoriak aldatzeko.
10.. Proban izena emateak dakar araudi honetako arau guztiak erabat onartzea. Arau honetan ezarrita dagoen guztia IAAFen indarreko arautegiaren arabera aztertuko da. Araudi honetan ez dagoen guztirako, IAAFen indarreko arautegia erabiliko da.


