Bizkaialde

1. Zer da BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioa?

Kirolaren sustatzaileen ahalegin ekonomikoak koordinatzeko funts publiko eta pribatuak biltzen dituen erakundea da BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioa, sustatzaileon inbertsioa ahalik eta errentagarriena bilakatzeko, Bizkaiaren sustapenean parte hartzeko eta kirolaren beraren antolamendu egoki eta eraginkorra lortzen laguntzeko.

2. Zein du helburua?

BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioak hau du helburua: zein bere kabuz, Estatuko lehiaketetan nabarmendu diren Bizkaiko taldeetako kirol-klubei lehiaketa-maila gorenera iristeko eta bertan mantentzeko aukera ematea.

3. Norentzat da onuragarria?

3.1.- Lekuan lekuko klub nagusiaren baliabide ekonomikorik ezagatik sustapen-bidea eten beharra izan dezaketen kirolari bizkaitarrentzat.

3.2.- Bizkaiko klubentzat, beren eliteko taldeek urtez urte erakundeetara eta merkataritzako hainbat markaren babes pribatura jo behar izaten baitute, lehiaketa-denboraldiei estu eta larri aurre egin ahal izateko.

3.3.- Bizkaiko kirolarentzat, oro har, piramidearen antzera egituratuko bailitzateke oinarritik eliteraino, eta klubetako zuzendaritzek ez bailukete kirol-zelaietan beste edo are gehiago lehiatu beharrik izango finantzaketa-bideak bilatzeko.

3.4.- Enpresa parte-hartzaileentzat, etekin ona aterako baliekete beren diru-ekarpenei, bai Bizkaiko Foru Aldundiak kasu honetarako aurreikusten dituen zergaonurengatik, bai fundazioko kide diren komunikabideetan fundazioak berak egingo lukeen publizitateagatik.

3.5.- Bizkaiko kirolaz arduratzen diren erakundeentzat, kirol kolektiboak piramidearen antzera egituratzeak, fundazioaren bitartez, baliabideen banaketa zuzen eta objektiboa ekarriko baitu, eta, horrekin batera, hastapenetako kirolaren, lurraldearen beraren eta lurraldearen kanpo-irudiaren sustapena ere bai.

3.6.- Toki-komunikabideentzat, Bizkaiko klubek estatuko kirolaren mailarik altuenetan egiten duten ibilbidearen berri emateko ardura atsegina izango baitute, horrek dakarren oihartzunarekin.

3.7.- Bizkaiko zaleentzat, etxe ondoan gozatu ahal izango baitute kirolaz, hurbilhurbilean errotu eta garaturiko klubekin.

4.-Nori lagundu nahi dio?

Zeinek bere kabuz, "Bizkaiko eliteko"(1) taldearen kalifikazioa lortu duten kirol kolektibo olinpiko (2) ez-profesionalentzako (3) euskarri eraginkorra izan nahi du BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioak, kirol horren barruan eta estatuaren baitan mantendu edo aurrera egiteko ezinbestekoa baclute fundazioaren laguntza. Azaldutako parametroen barruan izanik ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan goragoko kategoriako beste talde edo klubik daukaten klub edo taldeek ez dute laguntzarik jasoko, kontutan hartu gabe goragoko klub edo talde horrek BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioaren laguntza jasotzen duen ala ez.

(1) Estatuko lehenengo eta bigarren kategoriak hartuko dira "Bizkaiko eliteko" taldetzat, liga bakoitzak hartzen duen izena edozein delarik ere.
Saskibaloiaren kasuan, E.B.A. eta L.E.B. ligetako taldeak hartuko dira halakotzat

(2) Fundazioaren patronatu artezkariaren iritziz komenigarria bada, kirol kolektibo ez-olinpikoak ere izan daitezke onuradunen artean.

(3) Legezko sailkapenaren arabera, 1. mailako futbola eta A.C.B.ko saskibaloia dira kategoria profesionalak.

Albisteak

Bizkaia Kirolak 2020 Sariak

02 Ekaina 2020

Martxoaren 16an argitaratu zen "Bizkaia Kirolak 2020 Sariak" deitzen dituen Foru Agindua. Argitalpen hori alarma-egoeraren barruan egin zen. Beraz, hautagaitzak aurkezteko epeak etenda geratu ziren. Hala ere, atzotik (ekainak 1) ekainaren 15era (biak barne) arte berraktibatuko da aurkezteko epea. Lotura

Ikusi...

Pribatasunari buruzko gaietako jardunbide egokien dekalogoa

04 Maiatza 2020

  1. Gorde itzazu konfidentzialtasuna eta informazio-sekretua Gorde itzazu,zure eginkizunak betetzean eskura izan dezakezun edozein informazioaren gaineko sekretua eta konfidentzialtasuna, bereziki datu pertsonalak badira, baita BFArako zerbitzua betetzen utzi baduzu ere. Datu pertsonalak (zenbakizko informazioa, alfabetozkoa, argazkien ingurukoa zein akustikoa) datu horiek dagozkien pertsonen jabetzakoak dira eta beraiek bakarrik har ditzakete haiei...

Ikusi...

Bizkaiak eskola-umeak animatzen ditu etxean kirola egitera, Heziketa Fisikoaren Egunean

27 Apirila 2020

Lurraldeko berrogeita hamar kirolarik baino gehiagok konfinamenduan zehar umeek etxean jarduera fisikoa egin dezaten sustatuko dute, sare sozialen bidez. Konfinamendu garaian lurraldeko umeen artean kirola sustatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Hezkuntza Fisikoaren Egunean, ekimen bat jarriko du abian, zeinaren bidez lehen mailako berrogeita hamar kirolarik baino gehiagok kirolaren balioak helaraziko baitituzte Foru...

Ikusi...

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitalpena

16 Urtarrila 2020

2019/2 Iragarkia abenduaren. 30ekoa, Bizkaia Bizkaialde Fundazioarena, zeinaren bitartez ematen baitzaio publikotasuna Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren Patronatuak 2019ko maiatzaren 22ko bileran onarturiko deialdiaren babesaren pean ebatzitako diru-emateei. Lotura

Ikusi...

VII. Emakumezkoen taldekako itsas milia

02 Urria 2019

Ordutegi BERRIA (Deskarga)      

Ikusi...

Athletic Clubek bere hitzarmena berriztatzen du Bizkaia Bizkaialde Fundazioarekin

26 Ekaina 2019

Athletic Clubeko presidente Aitor Elizegik eta Euskara eta Kulturako foru diputatu eta Bizkaia Bizkaialde Fundazioko presidente den Lorea Bilbaok lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Ibaigane jauregian. Haren bidez, berritu egin dute Bizkaiko kirolaren aldeko konpromisoa. Athletic Clubek konpromisoa hartu du Bizkaia Bizkaialde Fundazioari 75.000 euroko zenbatekoarekin ekonomikoki laguntzeko. Bizkaiko goi-mailako...

Ikusi...

2018/209 Diru laguntza

02 Urria 2018

2018/209 Diru laguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko.     Informazio gehiago (lotura)

Ikusi...

VI. Emakumezkoen Taldekako Itsas Milia

20 Iraila 2018

Diptiko (Deskarga)   Informazioa: http://www.millamarina.bilbaoatletismosantutxu.com/     Izena-emateak: https://bilbaoatletismosantutxu.com/inscripcion/MILLA/inscrMillaFem_18.html  

Ikusi...

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urteroko bilera egin du Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

22 Otsaila 2018

Bizkaia Bizkaialde Fundazioko Patronatuko presidente eta Euskara eta Kulturako foru diputatu den Lorea Bilbao izan da ekitaldiaren buru, eta, han, lurraldeko kirolaren alde egiten duten erakundeak aintzatetsi da eta egindako esfortzuagatik eskerrak eman zaizkie.   Urteroko hitzordu honek Bizkaia Bizkaialde osatzen duten 40 enpresa, 25 klub eta 28 taldeko ordezkariak bildu ditu.  ...

Ikusi...

Bizkaia Kirolak 2018 sariak

30 Urtarrila 2018

Euskara eta Kulturako foru diputatuaren 237/2018 FORU AGINDUA, urtarrilareno 19koa, "Bizkaia Kirolak 2018" sarietarako deialdia egiten duena. (BAO lotura)  

Ikusi...

Bizkaitar Kirola "Euskara Nazioarteko Egunagaz

29 Azaroa 2017

  Adiskide agurgarriak: Duela 68 urtetik hona, urtero, abenduaren 3an, euskal gizarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du, euskara, bere ondasun propio eta berdingabea, babestu eta sustatzeko konpromisoa adierazteko. Bide horretan, pertsona asko inplikatu dira egunero-egunero eta beren denbora, lana eta ezagutzak...

Ikusi...

Sailkapenak Itsas Milia

06 Azaroa 2017

Sailkapenak (Deskarga .pdf)

Ikusi...

Emakumeen taldekako itsas miliaren bosgarren edizioa Bilbon ospatuko da urriaren 29an

19 Urria 2017

  Bilbon korrituko den Emakumeen Taldekako Itsas Miliaren edizio berri honen antolatzaileak Bizkaia Bizkaialde Fundazioa eta Santutxuko Club Bilbao Atletismo dira. Inskripzioa doakoa da kategoria guztietan eta epea irekita dago urriaren 22ra arte Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren web orrian (www.bizkaialde.net). Bilbon korrituko den Emakumeen Taldekako Itsas Miliaren edizio berri honen antolatzaileak Bizkaia Bizkaialde Fundazioa...

Ikusi...

“El futuro es la memoria” Proiektua

06 Ekaina 2017

http://elfuturoeslamemoria.com/  

Ikusi...

VI. Kirol Eguna Euskaltel

29 Maiatza 2017

Informazio gehiago (enlaze)

Ikusi...

homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako kanpaina

15 Maiatza 2017

Bizkaialdek Bizkaiko Foru Aldundia babesten du, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako kanpainan, hitzezko biolentzia gaitzetsiz.

Ikusi...

Bizkaia Bizkaialde Fundazioko IV. Itsas Milia - Sailkapenak

03 Azaroa 2016

    Sailkapenak (Deskarga) Argazkiak (lotura)    

Ikusi...

Bizkaia Bizkaialde Fundazioko IV. Itsas Miliaren oparia

14 Urria 2016

Lasterketa bukatzen duten kirolari guztiei kirol poltsa bat emango zaie oparitan. Izena emateko epea Urriaren 23a arte egongo da zabalik. Ez da izen ematerik onartuko probaren egunean.   IZENA EMATEA (LOTURA)   ANIMA ZAITEZ ETA EGIN BAT BIZKAIALDEREKIN!!      

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut