Agur bikaina eman dio taldeak denboraldiari Madrilen
19 Iraila 2019
Sopela Women´s Team taldeak amaiera bikaina eman dio denboraldira. Talde bizkaitarak 6. Postuan bukatu du Madrid Challengeko bigarren etapa, azken metroetan maría Martinsek egindako lan bikainari esker.
Martinsek azken metroetan duen kalitatea agerian utzi zuen beste behin eta WorldTour lasterketa batean top-10ª lortu zuen.
Emaitza honekin bukatutzat ematen dute denboraldia Sopelakoek. Estatuko taldeen artean garaipen gehien erdietsi duen taldea izan da, horietan artean 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa bikoitza eta Espainiako Kopako 3 etapa. Nazioartean ere aurrerapauso garrantzitsua eman dute, horren adibide Madrilgo azken lasterketa honetan lortutako emaitza bikaina.

