Sopela Women´s Team Ugeraga KE-ren andrazkoen UCI taldea da. Denboraldi honetan 11 urte betetzen dira klub bizkaitarra munduko ziklista onenekin lehiatzen hasi zela. Urte guzti hauetan estatuko txirrindulari onenak hezi eta Bizkaiko txirrindulariei beraien talentua garatzen lagundu die. Sopela Women´s Team emakumezko UCI egutegiko lasterketarik esanguratsuenetan presente egon ohi da eta estatuko egutegian bere maila bikaina erakutsi du orain arte. Iazko denboraldia 14 garaipenekin itxi zuten.
19 Iraila 2019
Sopela Women´s Team taldeak amaiera bikaina eman dio denboraldira. Talde bizkaitarak 6. Postuan bukatu du Madrid Challengeko bigarren etapa, azken metroetan maría Martinsek egindako lan bikainari esker. Martinsek azken metroetan duen kalitatea agerian utzi zuen beste behin eta WorldTour lasterketa batean top-10ª lortu zuen. Emaitza honekin bukatutzat ematen dute denboraldia Sopelakoek. Estatuko...
28 Maiatza 2019
Urtez urte emakumeen egutegiko proba gogorrenetariko bezala baieztatu da Emakumeen Bira. WorldTour mailako lasterketa da eta bertan munduko txirrindulari onenak elkartzen dira. Sopela Women´s Team taldeko txirrindularientzat Bira urteko zita garrantzitsuenetarikoa da, eta bertan munduko txirrindulari onenekin lehiatzeko aukera dute. Aldi berean, inoiz sufritu gabekoak sufritzera behartzen dien lasterketa da Emakumeen...
25 Martxoa 2019
Eibarko Hiria Sari Nagusiarekin eman zaio hasiera Espainiako Kopari. Hasiera bikaina izan dute Sopela Women´s Team taldeko kideek, Mirei Triasen 5. Postuarekin. Sailkapen honi esker 23 urtez azpiko Espainiako Kopan bigarren postuan dago. Taldearen hurrengo lasterketa Espainiako Koparako puntuagarria izango den Almeriako Sari Nagusian izango dute, martxoaren 31an.
08 Martxoa 2019
Denboraldi honetan aurrenekoz bi lasterketetan lehiatuko da aldi berean Sopela Wolen´s Team taldea. Euskaldun Torneoan alde batetik eta Begikako Omloop van de Westhoek lasterketan (1.1) beste batetik. Belgikako lurretara joango direnek 14:00etan dute irteera Ichtegem-en. 131,2km-ko ibilbide gorabeheratsua izango dute harbidearekin tartekatuz. 10 aldiz igaroko dira Keiberg eta Catteberg-etik. Aldapa...
22 Otsaila 2019
Sopela Women’s Team taldeak denboraldiko lehen itzulia burutuko du Valentziako Setmana Ciclista Valenciana (2.2.) lasterketan. Nazioarteko emakumezko txirrindulari nagusiak bertan bilduko dira. Aurreko edizioekin alderatuz ibilbideak ere aldaketak jasango ditu, gogortasuna areagotuz. Ostegunean hasiko da itzulia Culleran eta Gandian bukatu, BArxeta eta Barx igaro ondoren. Ostiralean aukera bikaina izango dute...
29 Urtarrila 2019
Sopela Women’s Team taldea aurkeztu dute arratsalde honetan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako Jon Ayarza, Bizkaia Bizkaialdeko Jon Garro eta Sopelako Udaleko Gontzal Hermosilla. 2019ko Sopela Women´s Team taldea kirolari hauez osotua egongo da: Andere Basterra, Iurani Blanco, Julia Casas, Isabel Ferreres, Amaia Malatsetxebarria, Sara Martín,...