Alcobendasera bidaia pasa den asteburuan sorturiko zalantzak uxatzeko

01 Apirila 2017

Prosetecnisa Zuazo taldeak Madrilen jokatuko du larunbat honetan arratsaldeko 18:00etatik aurrera Helvetia BM Alcobendas taldearen aurka jokatzeko. Partidu hau Loterias Ligari dagokion hogeigarren jardunaldia da. Partidu honek helburu bikoitza du, alde batetik laugarren postua mantentzea eta pasa den astean BM Villaverden aurka agertutako zalantzak uxatzea. Nahiz eta partidua irabazi, izandako zentzazioak ez ziren bat ere onak izan.

Orain benetako momentua iritsi da Barakaldoko taldearentzat. Laugarren postua mantentzeko hortzak gogor estutzeko unea heldu da. Madrildarren aurkako partiduaren ostean Zuazok bigarren sailkatua jasoko du etxean. Madrilera larunbat goizean irtengo dira, bidean bazkalduko dute eta partidua baino bi ordu lehenago joango dira zelaira.

 

Loterias Ligako 20.jardunaldia

Helvetia Alcobendas-Prosetecnisa Zuazo (Los Sueños Udal Pabilioia)

Larunbata, Apirilak 1 18:00etan.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).