Arnau Lopez eta Ignacio Rodrigo RC Jolasetako kide berriak

08 Iraila 2017

Arnau Lopez Kataluniarra eta Ignacio Rodrigo bizkaitarrak RC Jolaseta taldean jokatuko dute denboraldi honetan. Talde Getxoztarra lehen mailara itzuliko da, patin gaineko hockeyko zilarrezko mailara. Talde bizkaitarra izango da euskal ordezkari bakarra maila honetan eta aurkari gehienak kirol honetan ohitura handia duten talde kataluniarrak izango dira.

Victor Sainzek zuzenduriko taldeak azken hiru denboraldietan Iparraldeko Liga irabaztea baliatu dioten bloke nagusia mantenduko du. Jokalari berri hauei esker postu zehatz batzuk sendotuko ditu eta talde lehiakorragoa izango du entrenatzaile asturiarrak.

 

Lopezek 22 urte ditu, iaz Kataluniako Liga irabazi zuen Noia Freixenet taldeko harrobiko jokalaria da eta maila bikaina erakutsi zuen. Jokalari Bartzelonarrak hainbat eskaintza izan ditu baina azkenean talde getxotarraren proiektua aukeratu du. Lopez ez ezik Ignacio Rodrigo ere lehen taldea arituko da denboraldi honetan. Rodrigo Urdanetatik dator eta Rc Jolasetaren bazkidea da. Iaz Lehen mailarako igoera fasea jokatu zuen. 18 urte baino ez ditu eta aurten bere anaia den Guillermo Rodrigorekin jokatzeko aukera izango du.

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).