Asko kostatako garaipena Madrilen
25 Urria 2016
Ligako bosgarren garaipena eskuratu du Prosetecnisa Zuazok arratsalde honetan Madrilgo lurretan Balonmano Villaverderen aurka. Partida 27-30 bukatu da eta Juanjo Gonzalezen jokalariek asko sufritu zuten, izan ere lan asko egin behar izan dute Loterías Ligan garaipen berri bat eskuratzeko eta sailkapenaren ohorezko postuetan jarraitzeko.
