Irudi ona eta lehen garaipena Huerta el Reyn (25-28)
30 Urtarrila 2017
Denboraldiko bederatzigarren garaipena eskuratu du arratsalde honetan Prosetecnisa Zuazok Valladoliden Aula Vultural taldearen aurka 25-28. Lehen aldia da Bizkaitarrek Huerta del rey oabilioian irabaztea lortzen dutela. Aipatzekoa da etxeko taldeak Rocasa ahaltsuari irabazi ziotela aurreko astean. Sentzazio onak erakutsi ditu talde Barakaldarrak, denbora osoan markagailuan aurretik izan delarik. Valladolidekoak bi alditan partidua berdintzeko gai izan dira, bigarrena bigarren zatia hasi eta berehala (13-13), baina Zuazok la nona egin du atzekaldean eta Alexandra Gilek lan onari esker partidua nahi izan duten bidetik eraman dute.
