BALONMANO MORVEDRE 22 - HGB PROSETECNISA ZUAZO 25

11 Iraila 2018

Partidu amaiera bikaina eta lehen garaipena.

Debut bikaina egin du ligan HGB Prosetecnisa Zuazok, Movedreri 22-25 irabazita. Detalle txikiak erabakigarriak izan ziren garaipena barakaldora ekartzeko. Amaia Gonzalez de Garibayk lan bikaina egin zuen defentsan oso seguru egonez eta valentziarren baloi galerak aprobetxatuz.

 

Iberdrola-Guerreras liga oso parekatua hasi zen, hainbat huts egiterekin. Talde biak oso urduri irten ziren.

 

Talde valentziarrean Sonora Solano atezainak maila bikaina erakutsi zuen, defentsa bikaina erakutsiz. Morvedreren abantailek ez zuten bi goleko aldea igaro. Jaitorenek pixkanaka segurtasuna erakutsi zuten defentsan Maddi Aallaren geldiketei esker. Morvedrekoek ezin izan zuten abantaila handitu partidua hobeto euki zuen unean. Atsedenaldira 10nako berdinketarekin iritsi ziren eta ondoren jaito Rodrigezek hegaleko jokalariak aldatu zituen eta Laura Muñiz jarri zuen atean. Valladolidekoak bi geldiketei esker valentziarrak markagailuan aurrea hartzea galarazi zuen. Zuazokoek ez zuren gai beraien aukerak aprobetxatzeko partidu amaiera arte. Momentu horretan Mrvedreko goleatzaile nagusia, Betriz San Isidro, lesionatu egin zen. Momentu horretan jokoa kontrolatu zuten bizkaitarrek eta Amaia Gonzalez de Garibay protagonista bilakatu zen. 22-25 amaieran. HGB Prosetecnisa Zuazok merezitako garaipena lortu zuen ligako aurreneko partiduan. Jokoan detaileak utzi zituzten eta denboraldia ilusio handiarekin abiaraziko dute.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).