Bathco R.C. vs Gernika Rugby Taldea

31 Urria 2014

Datorren domekan, azaroaren 2an, Ohorezko Mailako 7. jardunaldiko partidua jokatuko dau Gernika Rugby Taldeak, Santanderren, San Roman zelaian, Bathco R.C.-ren kontra.


Liga hasi zanean oso helburu desbardinak eukiezan talde bi izango dira aurrez aurre domekan. Gernikarrek maila mantentzeko ideia garbiagaz hasi eben denporaldia, eta Santanderrekoek, ostera, taldea asko sendotuta. Izan be, Ohorezko Mailan lehenengo titulua lortzeko helburua daukie, eta Superkopan ia-ia lortu dabe, azken minutuan egin eutsen ihes garaipenak-eta. Halanda be, talde bien artean gaur egun sailkapenean puntu bi baino ez dagozan arren, hasikerako helburu bardinakaz jarraitzen dabe talde biek. <!--more-->Bathco sendo dabil ligan: partidu bi bakarrik galdu dauz, sailkapeneko lehenengo bien kontra, ganera, eta ez dauka asmorik lehenengoai eskapatzen ixteko. Santanderrekoek defensa itxian oinarritzen dabe euren jokoa, eta, halan, aukera gitxi ixten deutsie beste taldeai. Izan be, puntu gitxi sartuta dabiz partiduak irabazten (lehenengo zazpi taldeen artean puntu gitxien sartu dauzana da).
Basurdeak, barriz, San Romanetik zeozer positiboa ekarteko gogoagaz joango dira, baina zeozer lortu gura badabe gogotik egin beharko dabe behar domekan. Partidurako baja izango dira Barandiaran y Martínez.
Gogoratu gura deutsuegu Urdairack-ek autobusa prestatu dauala Santanderrera joan gura dozuen guztiontzat. Izena emoteko, tabernara joan, barikuko 20:00ak baino lehen.

Aupa basurdeak!! maguna_bathco

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).