Bathco Rugby 24 – 15 Gernika Rugby Taldea

04 Azaroa 2014

Basurdeek gogotik borrokatu eben San Romanen, eta askok aurretik pentsetan ebena baino partidu bardinduagoa atara zan. Bathco hasi zan erasoan, eta, halan, 8. minutuan entsegua sartu eta transformauta 7-0 jarri ziran bisonteak aurretik. Baina basurdeek atoan erreakzinoau eben, eta Santanderrekoan entsegu-lerroa zapaldu gurean ibili ziran eten barik, erasoan. Partidua oso bardinduta egoan joko aldetik, eta talde biek eukiezan aukera danai etekina atara gurean ibili ziran. 13. minutuan, Tobalek zigor-kolpea sartu eban ia zelai erditik —seinale neurria hartuta deukotsala zelaiari—, eta markagailuan eukien aldea handitu: 10-0.

Edozelan be, alde horrek ez eban islatzen zelaian ikusten zana: Gernikak erasoan jarraitu eben, eta, ondorioz, Salak entsegua sartu eban 32. minutuan, 5 metrora jokatutako «touche» baten ostean. Fetaren transformazinoagaz 10-7 jarri zan markagailua, eta zalantzak sortu jakiezan etxeko ikusleai.
Anaya «maul» bat botatzeagaitik kaleratu ostean minutu batzuetan jokoan nagusi izan ziran basurdeak, baina azken metroetan eginiko akatsen ondorioz ez zan punturik lortu, eta halan etorri zan deskantsua.

Bigarren zatian hasikeran be nagusi ziran basurdeak, baina oraingoan bai jakin eben puntuak zelan lortu: Fetak zigor-kolpea sartu eban, 45. minutuan, partidua 10era bardintzeko. Baina handik 5 minutu eskasera Tobalek barriro be aurretik jarri ebazan etxekoak, zigor-kolpe bategaz: 13-10.
61. minutuan, Iker, Aftee eta Casteglioniren jokaldi on baten ostean entsegua sartu eban Fetak, eta basurdeak lehenengoz jarri ziran aurretik markagailuan, baina handik aurrera etorri ziran gernikarren minuturik txarrenak. Izan be, zoritxarrezko zenbait jokaldiri esker Santanderrekoek basurdeen zelaian jokatu eben, handik urten barik, eta ez ebezan galdu, ezta hurrrik emon be, emon jakiezan aukera guztiak. Lehenengo, entsegua sartu eban Gonzálezek, eta, gero, zigor-kolpe bi etorri ziran, zelai erdiaren ingurutik: 70. minutuan Tobalek eta 80. minutuan Garcíak. Halan amaitu zan partidua, 24-15, basurdeek bonusik lortu barik, nahiz eta merezidu.

Laburtuz, basurdeek jokatutako partidu onak sari handiagoa merezidu eban San Romanen, baina, edozelan be, moralez eta ilusinoz beteta etorri ziran basurde guztiak —jokalariak nahiz zaleak— datorren domekan Urbietan FCBren kontra jokatuko dogun partidu inportanteari begira.
Anekdota moduan, taldearen kamisetakaz egon zan arazo bat dala-ta basurdeek Bathco Rugbyren bigarren ekipajeagaz jokatu eben. Beste datu bat, aurreko denporaldian larri lesionau zan zelaira bueltau zan domekan Xabier Etxaniz, eta partidu ona jokatu eban. Aupa Etxaniz, makina!!!

Dei egiten deutsegu Gernikako errugbi zale guztiai datozen domekan Urbietan gure taldeak eta F.C. Barcelonak jokatuko daben partidura joan daitezan, oso inportantea da-ta gure taldearen interesentzat.

Aupa basurdeak!!!

Bathco Rugby: Sanz, Anaya, Alvarado, García, Urbaitis, Blanco, Gonzalez, Benavides, Armental, García, Peña, Tobal, Martín, Lucas, Díaz.
Honeek be jokatu eben: Bulacio, Ansorena, Mañero
Gernika Rugby Taldea: Malaxetxebarria, Lasa, Sánchez, Maguna, Urrutia, Foulds, Ortiz, Sala, Latorre, Olaeta, Es Saheb, Olaeta, Souville, Etxaniz, Casteglioni.
Honeek be jokatu eben: Astarloa eta Bilbao
Markagailua:
8. min., 7-0, Anayaren entsegua, Tobalen transformazinoa
20. min., 10-0, Tobalen zigor-kolpea
32. min., 10-7, Salaren entsegua, Casteglioniren transformazinoa
45. min., 10-10, Casteglioniren zigor-kolpea
50. min., 13-10, Tobalen zigor-kolpea
61. min., 13-15, Casteglioniren entsegua
70. min., 18-15, Gonzálezen entsegua
70. min., 21-15, Tobalen zigor-kolpea
80. min., 24-15, Garcíaren zigor-kolpea

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).