Belar hockeyko emakumezkoen RC Jolaseta taldeak indarrak neurtuko ditu asteburu honetan CD Terrassarekin, igandean 12: 30etik aurrera Negurin jokatuko den Ibedrola Ligako 15. jardunaldian
05 Martxoa 2021
Bizkaitarrek joan den asteburuan Junior Fc taldearen aurka jokatu zuten partida (8-1) ahaztu nahi dute, eta "talde lehiakorra izan nahi dute eta bigarren itzulia hasi zuten sentsazio onak berreskuratu", Jorge Suarez entrenatzaileak adierazi duenez.
Getxoko taldeak joaneko partida hartu du erreferentziatzat, emaitza kaskarra izan arren (2-1) partida ona jokatu baitzuten. "Han oso lehiakorrak izan ginen, eta aukera dezente izan genituen, baina hasieratik adi egon behar dugu, lehen hamar minutuak oso garrantzitsuak izango dira", azaldu du entrenatzaile asturiarrak, partidako 3. minutuan sartutako gola gogoan izanda.
Bestalde, Kataluniako konbinatua Negurira iritsiko da, Reala mendean hartuta (1-0) eta sailkapeneko seigarren postuan. "Banakako ebakera ona duten jokalariak dituzte, Clara Ycart eta Julia Pons, esaterako, eta joko multzo ona osatzen dute", azaldu du Suarezek. "Uste dut bi taldeak pilota eusten saiatuko garela, jabetza luzeekin eta presio handiak eginez, bola lehenbailehen berreskuratzeko", gaineratu du.