Bera Bera liderrak Lasesarre bisitatuko du
20 Urtarrila 2017
Pasa den asteburuan Leonen irabazi eta gero, Bera Berak Lasesarre bisitatuko du Loterias Ligako azken aurreko jardunaldian. Derbi interesgarria ikusiko dugu lehen eta laugarren sailkatuen artean. Orain dela bi aste talde biek elkarren aurka jokatu zuten Euskal Kopan eta partidu hartan gipuzkoarrak jaun da jabe izan ziren, baina ziur oraingoan beste partidu bat ikusiko dugula. Puntuak daude jokoan eta Zuazok etxean ez du oraindik partidurik galdu eta marka horri eutsi nahiko dio. Giro ona izango da Lasesarren. Partidu hau ohikoa bilakatzen ari da emakumezkoen eskubaloian.
Oihane Manrique ez ezik, gainontzeko talde osoa jokatzeko prest dago. Oihanek belauna min harturik dauka eta nahiz eta ez den ebakuntza-gelatik pasa beharko, bi hilabete inguru beharko ditu guztiz osatzeko.
Liga Loterías 12. jardunaldia
Prosetecnisa Zuazo-Bera Bera (Lasesarre)
Urtarrilak 21, Larunbata, 19:30etan.
