Bilbok gol bakarragatik galdu du Zaragozan

18 Abendua 2019

Jose Andres Muñozen neskak azkeneraino borrokatu zuten Kopako hurrengo aurkaria izango denaren pistan puntu bat ateratzeko

 

Beste berdinketa bat lortzetik gertu geratu zen Bilbao Areto futbo klubeko nesken taldea , oraingo honetan Zaragozako pistan. Jose Andres Muñozen taldeak porrota jaso zuen (2-1) Erreginaren Kopako final-zortzirenetako aurkariaren aurka. Etxekoak pare bi golekin aurreratu ziren, baina Pitxiren golak aldeak murriztu zituen eta Jone atezainaren lan bikainari esker gorritxoek amaierara arte amets egin ahal izan zuten. Bilbok hamalaugarren jarraitzen du jaitsiera postuetan, eta salbaziotik bost puntura. Sailkapenean bigarren den Burela jasoko dute etxean hurrengo partiduan.

 

Bilbo F.S. hamaikakoa: Jone, Almu, Jess, Andrea eta Pitxi, hasierako taldea. Ixone, Isa, Jess eta Raquel.

 

 

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).