Bizkaia Gernika Rugby Taldea vs VRAC

28 Martxoa 2014

Datorren zapatuan, 17:00etan, VRAC etorriko jaku Urbietara, Ohorezko Mailako liderra, ligako hemeretzigarren jardunaldia jokatzeko. Basurdeek mailari eusteko borrokan upelako aurrerapausua emon eben aurreko astean Vigon, eta asteon be liderrari ikaratxu bat emoteko ahalegina egingo dabe.

Datorren zapatuan, 17:00etan, VRAC etorriko jaku Urbietara, Ohorezko Mailako liderra, ligako hemeretzigarren jardunaldia jokatzeko. Basurdeek mailari eusteko borrokan upelako aurrerapausua emon eben aurreko astean Vigon, eta asteon be liderrari ikaratxu bat emoteko ahalegina egingo dabe.Sendo dabil baina Valladolidekoek taldea. Jokalari onak daukiez postu guztietan, eta Gernikan be puntuak batu gura izango dabez, lehenengo jarraitu eta kanporaketatako lehenengo partiduan jokatu beharrik ez eukiteko. Ganera, hurrengo kanporaketetan be zelaia alde eukiko leukie lehenengo geratu ezkero.

Partidurako hiru duda dagoz gureen artean: Iñigo Olaeta, Oscar Astarloa eta Iñaki Ortiz. Ba, azkenean jokatuko ez balebe, hutsune oso garrantzitsuak bete beharko leukiez beste jokalariek. Izan be, hirurek kale egin ezkero, faltan eukiko geunkez, hurrenez hurren, taldean puntu gehien sartu deuskuzana, aurrelariak zuzentzen dabezan beteranoa eta aurton emon jakon aukerea ezin hobeto aprobetxau eta zertarako kapaz dan erakutsi deuskun jokalaria. Partidua zuzenean ikusi ahal izango da emisionesdeportivas.com webean, baina gonbita egiten deutsu errugbizale guztioi Urbietara joan zaitezen, partidu handia ikusi behar dogu-ta zapatuan. Aupa basurdeak!!! vrac_gernika

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).