Bizkaialde Gala (2014/02/05)

06 Otsaila 2014

Atzo Bizkaialde Gala ospatu zen Bizkaia Bizkaialde Fundazioa osatzen duten talde eta enpresa guztiekin. Josune Ariztondo Fundazioko presidentea eta Maitane Leizaola presidenteordea bertan izan ziren eta hauekin batera Arantza Mardaras Fundazioko idazkaria eta Jose Angel Iribar Athletic Clubeko ordezkaria.

Gala Bizkaialde 05/02/2014

 

Gala Bizkaialde 05/02/2014

 

Galari hasiera emateko enpresa babesleekin bilera bat ospatu zen eta bertan kontuak eta aurrekontuak aurkeztu zitzaizkien. Bizkaia Bizkaialde Fundazioko dinamizatzaile den Jon Garrok ASFEDEBIren (Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartea) laguntzarekin 2013an burututako ekintzak aipatu zizkien eta baita 2014rako aurreikusita dagoen programa azaldu ere. Hainbat enpresa bertaratu ziren eta ekitaldiaz gozatzeko aukera izan zuren.

 

Gala Bizkaialde 05/02/2014

 

Galari bukaera emateko familia argazki bat burutu zen Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren presentziarekin, Fundazioko talde eta enpresekin eta laguntzaile guztiekin batera.

 

Gala Bizkaialde 05/02/2014

 

Aurton talde berriak batuko dira Fundaziora: Raspas del Embarcadero Arraun Elkartea Zierbana Arraun Elkartea, Sestao Alpino, Gaztedi Sokatira Taldea, Goiherri Sokatira Taldea, Duranguesa Txirrindulari Elkartea, Gernika Rugby Taldea eta Getxo Rugby Taldea. Batuko diren enpresak honakoak dira: ERREA eta Euskotren. Ongi Etorri guztioi!!

 

Gala Bizkaialde 05/02/2014

 

Bizkaiko Kirolaren Jaialdi handia izan zen.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.