BM BILBAO, kross luzeko txapelduna maila absolutoan eta promesetan

09 Otsaila 2017

BM taldeko atletek dena eman dute titulua defendatzeko Sopuertako kross gogorrean.

Ura,Haizea,lokatza…benetako kross batean espero diren egoerak eman ziren Sopuertan. Putzuz beteriko zirkuitua oso gogorra izan zen parte-hartzaile guztientzat, izan ere azken orduetan eroritako eurien ondorioz oso txarto jarri zen. Partehartzaile askok lesioen erruz lasterketa bertan behera utzi behar izan zuten. Hasierako ordua 15 minutu baino gehiagotan atzeratu zen eta horrez gain, emakumezko seniorrei azken postuan parte hartzea egokitu zitzaien, egoera oso zailean parte hartu behar izan dutelarik. Hori gutxi balitz, Trihas Gebre eta Iria Garciaren (Portugalen) bajek, oso adi egotera behartu zituzten. Aurretik 8500m zituzten dena emateko.

 

Majida Maayouf zen faborito nagusia garaipenerako eta pronostikoak bete zituen. Samira ahbouche (santurtzi) atletaren laguntzarekin lasterketako lehen itzuliak batera egin zituen, baina lasterketa erdian Majida bakarrik geratu zen aurrealdean eta horrela jarraitu zuen helmugaraino. Atzetik Gurutze Frades eta Irene Loizate promesak, atzetik aurrerako bidea egin dute, seigarren eta zazpigarren postuak eskuratuz urrenez urren. Horrela maila absolutuko euskal atletarik onena izan zen eta bigarrena promesen mailan. Silvia Vegak bere esperientzia erakutsi zuen pixkanaka atzetik aurrera joanez eta hirugarren postua eskuratu zuen. Hiru postu atzerago sartu zem Onditz Iturbe, hoirrela taldearen lehen postua ziurtatuz. Hamaika txapelketa jarraian irabazi zituen taldeak, euskal atletismoaren historiarako beste datu bat.

 

PROMESEK BESTE TITULU BAT LORTU DUTE , BERAIEN LEHEN URTEAN

 

Irene Loizatek berriz ere onenen artean egoteko gai dela erakutsi zuen. Absolutuen artena lorturiko zazpigarren postua horren adibidea da. Bi aldiz igo zen podiumera, izan ere BMk promesen mailako Euskadiko titulua lortzea ahalbidetu zuen.  Andres de la Torreren lesioa zela eta, beste hirurek ezin zuten hutsik egin eta bere maila eman zuten. Alicia Portillo zortzigarrena izan zen eta Nahiakri Leguina hamaikagarrena. Etorkizuna dago BM taldean.

 

BM Bilbao  Eskolako Kadeteek erakutsitako maila ere goraipatzekoa da, seigarren postua eskuratuz, Bizkaiko hirugarrenak.

 

TALDEKAKO SAILKAPENA-MAILA ABSOLUTUA

1. BM BILBAO                24 PUNTU

2. LA BLANCA                65 PUNTU

3. GOIERRI GARAIA         83 PUNTU 

 

BANAKAKO SAILKAPENAK ATLETISMOKO EUSKAL FEDERAZIOAREN WEB ORRIAN AGERI DIRA

 

BM Bilbao

BM Bilbao

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).