BSR.Euskal Kopa. 3. Jardunaldia

17 Iraila 2014

Datorren igandean, irailak 21, ospatuko da Bilboko Txurdinaga polikiroldegian BSR Euskal Koparen hirugarren eta azken jardunaldia.

Euskal Kopa honetako lehenengo postutan sailkatuta daude Vitoria-Gasteizeko  Zuzenak eta Donostiako Salto Bera Bera, bakoitza hiru garapenekin eta porrot batekin. 

Bidaideak Bilbao BSR, torneo honetako lehenengo bi jardunalditan Gasteizko taldea bezalaxe bere eskolako jokalariekin lehiatu zena, azkena dago zero garaipenekin eta lau porrotekin.

 Aurreko bi jardunalditan ez bezala, Bidaideak eta  Zuzenak taldeak bere hasierako taldeekin lehiatuko dira, horien denboraldi-aurreari dagokionez.

Arabako eta Gipuzkoako taldeen arteko partiduan ebatziko da Euskal Kopa honetako garailea, beraz, talde biak Bilbora azken jardunaldi honetan jarduera bikaina eskaintzeko gogoz iritsiko dira, euren beira-arasan sari txapelduna gordeko badute.

Bilboko taldearen jarraitzaileek, denboraldi zirraragarri baterako prestatzen ari den euren taldearen jokoaren lehenengo minutuak ikusi ahal izango dituzte.

Partiduak hamarretan abiatuko dira, sarrera doakoa izanik. Horien hurrenkera ondorengoa izango da:


10:00- Bidaideak Bilbao BSR – Zuzenak.
 
11:30- Zuzenak – Salto Bera Bera.
 
13:00- Salto Bera Bera - Bidaideak Bilbao BSR.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.