Taldea

Zuharrak Kirol Talde gurpil-aulkian jokatutako saskibaloiaren erreferente bihurtu da. Ia orain dela hogei urte sortu zenetik, klubaren hazkundea etengabea izan da, eta zenbait denboralditan estatuko Ohorezko Mailan jokatu du. Orduan, mahai-tenisean aritzen ziren jokalari batzuek saskibaloia aukeratu zuten. Bilboko taldeko teknikarien eta zuzendarien ahaleginek Bilbora kirol honetako talde hoberenak ekartzeko aukera eman die.

Albisteak

MIDEBA EXTREMADURA- BIDAIDEAK BILBAO BSR

13 Urria 2017

Europako liga onena hastear da eta Bidaideak Bilbao BSR taldea prest da  denboraldiko lehendabiziko jardunaldirako. Historiako lehendabiziko titulua lortu nahi dute Bizkaitarrek eta larunbatekoa helburu hori lortzeko gainditu beharreko lehendabiziko oztopoa dute.Ligako talde guztietan hobekuntzak burutu dira Ilunion txapeldunari ordezkoa hartzeko. Bidaideakek gaztetasuna eta esperientzia batu ditu taldean, harrobiari garrantzia...

Ikusi...

Amfiv Vigo 73 vs Bidaideak Bilbao BSR 80

16 Maiatza 2017

Aldeko lehen match ball-a Bilbao BSR taldearentzat, Lauko Finalari begira. Garaipen garrantzitsua eskuratu du Bilbao BSR taldeak Galiziako lurretan, oraintxe Challenge Cup lehiaketako garaile bilakatu den Amfiv taldearen aurka. Garaipen honi esker Bilbotarrek bere esku izango dute Lauko Finalera sailkatzea. Hurrengo partidua zazpi egun barru jokatuko dute Txurdinagan Valladolideko Fundación...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR 65 vs Deco Amicacci Giulianova 82

03 Maiatza 2017

Laugarren postua eskuratu du Bidaideak Bilbao BSR taldeak André Vergauwen Cup- Euroleague 2 txapelketan. Postu honek Bidaideak taldea Europako talde onenen artean kokatzen du. Lan handia egin zuen Bilbao BSR taldeak Tolosan, non exijentziak eta egin beharreko lanak oso handiak ziren. Bidaideakek asko igarri du hori bai finalerdietan eta...

Ikusi...

ANDRÉ VERGAUWEN CUP. Toulouse (Frantzia). 2017. Apirilak 28-30

27 Apirila 2017

André Vergauwen txapelketa jokatuko du Bidaideak Bilbao taldeak Okzitaniako Toulousen. Ligak atseden hartuko du Europako azken faseak jokatzeko. Bidaideakek Frantziako Tolosa hirira bidaiatuko du André Vergauwen Cul/Euroleaue 2 txapelketa lehiatzeko. Lehiaketa Eruopar batean parte hartzen duen hirugarren aldia izango da bilbotarrentzat. Bilbao BSR txapelketa honen zailtasunaren jakitun da, baina ilusio...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR 72 vs Getafe BSR 47

27 Apirila 2017

Garaipena eskuratu du Bidaideakek Getaferen aurka partidu txar bat jokatu ostean. Talde biek hainbat huts egite egin zituzten partidu hasieran, bai erasoan eta bai defentsan. Pixakanaka Bidaideaken kalitatea agerian jarri zen eta atsedenaldiaren ondoren bere nagusitasuna erabatekoa izan zen. Lepp eta Gaviraren lanari esker Getafe etxekoen pare ibili zen hasieran baina...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR vs Getafe BSR. Helburu desberdinak dituzten taldeak Txurdinagan.

21 Apirila 2017

Lehiaketa berriz ere bueltan da Bilbon eta Txurdinagakoek Getafe BSR izango dute aurkaria Europako Finaletara bidea emango duen jardunaldian. Bidaideakek lehen itzulian 79-53 irabazi zien Madrildarrei. Emozio handiko partidua izan zen eta bigaren zati osoan Bizkaitarrak nagusi izan ziren. José Leep, Bidaideakeko jokalari ohia, Juan de la Ciervaren taldearen jokalari garrantzitsuenetarikoa...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR vs AMIAB Albacete

31 Martxoa 2017

Bidaideak vs Amiab, bosgarren eta bigarren sailkatuak aurrez aurre. Ligako goiko postuetan jarraitzeko partidua, puntuak gehitu beharreko partidua. Apirila Europa mailan ikus daitekeen Gurpil Gaineko Saskibaloi partidurik onenetariko batekin abiatzen da Txurdinagan.   Azken denboraldi hauetan talde biak goiko postuetan borrokatzeko aurkari zuzenak izan dira bai ligan eta bai Europa mailan...

Ikusi...

Mideba Extremadura 41 vs Bidaideak Bilbao BSR 70

27 Martxoa 2017

Garaipena Badajozen. Bidaidek Bilbao BSR taldeak jokoan zeuden puntuak eskuratu ditu defentsan eginiko lan onari esker. Lehen hamar minutuak oso berdinduak izan ziren eta Extremadurakoek bilbotarrei erritmoa eusteko gai izan ziren Sandoval Mexikarrak eginiko lan onari esker.Bigarren laurdenean Bilbotarren defentsa lanak Mideba baliogabetu zuen eta pixkanaka partidua beraiek nahi zuten...

Ikusi...

Mideba Extremadura vs Bidaideak Bilbao BSR

24 Martxoa 2017

Bidaideak Bilbao taldeari berriz ere Liga jokatzeko unea iritsi zaio. Europako euforia eta ligako atsedenaldiaren ondoren, Bidaideak Bilbao BSR taldeak bigarren itzuliko hasiera txarrari buelta eman nahi dio. Domingo Gilen jokalariek Extremadurako lurretara joango dira Midebaren aurka jokatzeko. Aurreko jardunaldian Arabako Zuzenak taldeari irabazi zioten. Garaipen horri esker beheko postuetako...

Ikusi...

EUROLEAGUE - Bilbao. Martxoak 10-11

08 Martxoa 2017

Lehen aldiz gurpil-aulki gaineko Europako saskibaloi lehiaketa bat ospatuko da Bizkaian. Bilboko Txurdinaga kiroldegia Europako Gurpil-Aulki gaineko Saskibaloiaren gunea izango da Martxoan, non Bidaideak Bilbao BSR taldeak, beste lau talderekin batera, apirilean ospatuko den azken faserako sailkapena lortzen saiatuko den. Guztira goi mailako hamar partidu gozatzeko aukera izango dugu kantxa bilbotarrean....

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR – Gernikako Batzar Etxean harrera

08 Martxoa 2017

Bizkaiko Batzar Orokorren Presidentea den Ana Otadui Biterik, Bidaideak Bilbao gurpil-aulki gaineko saskibaloi klubari harrera eskaini zion atzo, Martxoak 6. Harrera honekin, iazko denboraldian eginiko lan onaren aitortza bilatzen da. Txurdinagako taldea Europako azpi-txapeldun eta ligako lehen postuetan bukatu zuen. Ana Otaduik Batzar Etxearen txoko ezberdinak erakutsi zizkien jokalariei, historiaren...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR vs. FUNDACI�N VITAL ZUZENAK

02 Martxoa 2017

Euskal Derbia Txurdinagan. Bidaideak Bilbao BSR taldeak Fundacion Vital Zuzenak talde arabarraren aurka jokatuko du datorren larunbatean. Gilen taldeak hobetzen jarraitzea izango du helburu. Final laurdenetan galdutako partiduan irudi ona eman zuen taldeak eta joko horrekin jarraitu nahi dute, azken asteetan izandako emaitza ez hain onen boladari agur esateko.   Larunbateko partidua...

Ikusi...

CD. Ilunion 86 vs Bidaideak BSR 76

28 Otsaila 2017

Final laurdenetako partidu garrantzitsua jokatu zuten Bidaideak eta Ilunion taldeek. Madrildarrek garaipena eskuratu zuten lan asko egin eta gero. Bilbotarrek ez zuten ondo hasi partidua, izan ere hasierako minutuetan eskainitako jokoa ez zen nahikoa Ilunion bezalako aurkari garrantzitsu bat geldiarazteko. Pixkanaka David Mouriz talde Bizkaitarra gidatzen hasi zen eta Tijane, Avendaño...

Ikusi...

Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Errege Kopa - Oviedo (Asturias) Otsailak 25-26

23 Otsaila 2017

Iritsi da Errege Kopa. Lehen itzuliko zortzi talde onenek denboraldiko lehen garaipena eskuratu nahi dute. Bidaideak Bilbao BSR aurretik datorkionaren jakitun da. Txurdinagakoei CD Ilunion aurkari gogorra tokatu zaie. Madrildarrak, kopa eskuratzeko faborito nagusiak dira baina Bidaideakek kalitate nahikoa du garaipena eskuratzeko. Denboraldi honetan birritan jokatu dute elkar eta jokoan egondako...

Ikusi...

CD. ILUNION 77 vs Bidaideak Bilbao BSR 52

21 Otsaila 2017

Porrota jaso du Bidaideak taldeak CD Ilunion taldearen aurka. Hirugarren laurdenean asmatu ezinik ibili dira Bilbotarrak eta garesti ordaindu dute, izan ere hortik aurrera Madrildarrek abantaila hartu dute markagailuan. Hirugarren laurdenean gertaturikoa eta epaileek hartutako erabaki batzuk partidua etxekoen alde jarri zuten.   Ilunion taldeko jaurtitzaileek asko asmatu zuten eta erabakigarriak izan...

Ikusi...

CD. ILUNION vs Bidaideak Bilbao BSR

17 Otsaila 2017

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Kopako final laurdenetan izango duen aurkaria ezagutu du. Bilbotarrek Madrilgo CD Ilunion izango dute aurkari. Bidaideak eta Ilunion taldeek bi aldiz elkar ikusiko dute zazpi egunetan, izan ere larunbatean Ohorezko Mailako 14. Jardunaldian ere elkarren aurka jokatuko dute. 0 Oviedoko Udaleko prentsa aretoan egin zen zozketa eta...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR 73 vs Amivel I. F. Clínicas Rincón 42

14 Otsaila 2017

Garaipen argia lortu du Bidaideak Bilbao BSR taldean Amivel Clinicas Rincon taldearen aurka. Etxeko taldeak lehendabiziko minututik dominatu du partidua. Defentsa ona eta joko ona erakutsi zuten   lehen minututik azkeneraino, eta horri esker markagailuan aldea igo eta igo joan zen. Markagailuko aldeari esker etxeko taldeak urduritasun gabe jokatu zuen eta...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR vs AMIVEL IF. Clinicas Rincon

08 Otsaila 2017

Bilbao BSR taldeak Malagako Clínicas Rincón taldea izango du aurkari. Domingo Gilen mutilek partida garrantzitsua daukate aurretik. Talde Bilbotarrak azken hiru partiduak galdu ditu eta lehen itzuliko partiduan 50-59 irabazi zuen taldearen aurka lehiatuko da. Fernando Hierroren taldea hamargarren postuan dago eta garaipen gosez dator Bilbora, izan ere jaitsiera postuen...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR 75 vs AMFIV VIGO 78

06 Otsaila 2017

Bizkaitarrak eta Galiziarrak hamargarren jardunaldiari zegokion atzeratutako partidua jokatzeko bildu dira gaur Txurdinagan. Partidu hau irabazten zuenak sari berezia zeukan, izan ere irabazleak Oviedo ospatuko den Kopan serie buru izateko aukera izango zuen. Pontevedrakoak izan ziren nagusi, sailkapeneko hirugarren postua lortuz. Txurdinagako taldeak azken jardunaldietan baino partidu hobea jokatu arren, ezin...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR vs AMFIV VIGO

03 Otsaila 2017

Bilbao BSR eta Amfiv Vigok 10. Jardunaldiari dagokion partidua jokatuko dute, Italiako 22 urtez azpiko Europako Txapelketa dela eta atzeratu zena. Partidu garrantzitsua da talde bientzat,izan ere partidu hau irabazten duen taldeak kopa lehiatuko du serie buru bezala. Ilunion, Amiab Albacete eta Fundación Norte dira sailkapeneko lehen hiru taldeak eta...

Ikusi...

ABECONSA BASKETMI FERROL 68 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 66

30 Urtarrila 2017

Ez du ongi hasi urtea Bidaideakek, izan ere Txurdinagako klubak urte berrian jokatutako partidu guztiak galdu ditu. Aurreko jardunaldian Valladoliden galdu zuten eta azken honetan Galiziak, Abeconsa Basketmiren aurka. Ferrolekoak atzetik hasita hirugarren postuan zeuden jardunaldia hasi aurretik eta partidua intentsitate handiarekin abiarazi zuten. Txurdinagakoak atzetik egon ziren denbora osoan.  

Ikusi...

FUNDACIÓN GRUPO NORTE VALLADOLID vs BIDAIDEAK BILBAO BSR

18 Urtarrila 2017

Hilabete geldi egon eta gero, Bidaideak BSR taldeari berriz ere lehiaketarako ordua heldu zaio. Gabonak eta 10. Jardunaldiaren atzerapena dira geldialdi luze honen zergatiak. Domingo Gil entrenatzailearen mutilak Valladolidera joango dira urte berri hau estreinatzera.Aurkari bezala, Fundación Grupo Norte izango  dute. 2016a CD Illunion taldeari irabaziz bukatu zuten. Talde honentzat...

Ikusi...

10. Jardunaldiaren atzerapena

11 Urtarrila 2017

Larunbat honetan, Urtarrilak 14, Txurdinagako Kiroldegian ospatzekoa zen eta 10. Jardunaldiari zegokion Bidaideak Bilbao BSR eta AMFIV taldeen arteko partidua atzeratu egingo da 22 urtez azpiko Europako Txapelketa dela eta. Talde galiziarreko jokalari batzuk txapelketa horretan izango dira. Honetaz gain, Ohorezko mailako eta lehen mailako partidu batzuk atzeratu egingo dira...

Ikusi...

GETAFE BSR 53 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 79

19 Abendua 2016

Garaipena Getafen 2016 handi bati agur esateko. Garaipena Madrilgo lurretan urteko azken partiduan. Garaipen honekin bizkaitarrak matematikoki Koparako sailkatu dira, lehen itzulia bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Bidaideak nagusi izan zen lehen minututik.  Kanpoko jaurtiketetan fin aritu ziren eta partiduko une garrantzitsuenetan nagusitasun argia erakutsi zuten. Garaipen honetan urte borobila...

Ikusi...

GETAFE BSR vs BIDAIDEAK BILBAO BSR - Getafera, kopako sailkapenaren bila

15 Abendua 2016

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Getafen jokatuko du bere hurrengo partidua. Txurdinagako taldea Espainiako klub garrantzitsuenen artean dago gaur egun eta Europa mailan ezagutzera eman da. Gilen gizonek sailkapenaren goialdean jarraitzea izango dute helburu eta bide batez 2017ko Koparako bere sailkapena ziurtatzea.   Getafe eta Bilbao BSR parean izan dira azken urteotan estatu...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR 77 vs ACE GRAN CANARIA 61

13 Abendua 2016

Bilbao BSR taldeak Ace Gran Canariari irabazi eta gero, hirugarren da sailkapenean. Hasiera ona izan zuen Bidaideakek, hasieratik partida dominatuz. Partiduak aurrera egiten zuen bitartean Bilbao BSRk aurretik jarraitzen zuen. Atsedenaldia eta gero aurkariak partidari buelta eman nahi izan zion, Cristian Gómezen lan onari eta Smith eta Bernalen laguntzari...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR vs ACE GRAN CANARIA

09 Abendua 2016

Bidaideakek ACE Gran Canaria hartuko du Txurdinagan larunbat honetan ospatuko den azkeneko partiduan eta bere bolada onarekin jarraitzen saiatuko da. Momentu onean iristen da Bidaideak asteburu honetako jardunaldira, naiz eta Mantxako lurretan merezi ez zuen porrota jaso orain gutxi. ACE, Zuzenak taldeari irabazi eta gero etorriko da Bilbora.   Aurpegi berriekin...

Ikusi...

AMIAB ALBACETE 77 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 67

05 Abendua 2016

Bilbao BSR taldeak ezin izan du garaipena erdietsi Amiab taldearen aurka, nahiz eta hirugarren laurdenera arte aguantatu. Etxeko taldeak nagusitasuna erakutsi zuen erreboteetan. Bidaideakek baloi asko galdu zituen eta Carriónen gizonez abantaila lortzeko baliatu zituzten. Bizkaitarrek zorte txarra izan zuten zenbait unetan. Partida hasi eta bi minutu baino ez zirenean pasa...

Ikusi...

AMIAB ALBACETE vs BIDAIDEAK BILBAO BSR

30 Azaroa 2016

Bilbao BSR amiab talde indartsuaren aurka lehiatuko da Mantxako lurretan. Abraham Carriónen taldea lehen postuan da bost garaipen eta porrot bakarrarekin.  Partida honetara oso indartsu ailegatzen da, horren adibide dugu pasa den astean Gasteizen emandako erakustaldia.  

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR 73 vs Mideba Extremadura 56

29 Azaroa 2016

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuten bizkaitarrek Extremadurako Midebaren aurka. Extremadurako taldeak ez zuen amore eman nahiz eta markagailuan atzetik joan. Bidaideakek aurrea hartu zuen, postu guztietan gehiago zen eta bigarren laurden erdirako partidua apurtzea lortu zuten. Diferentzia gorantz zioan arren Bordaren taldeak ez zuen amore ematen eta Salvadorrek eta Canok taldea...

Ikusi...

Gurpil gaineko saskibaloiaz gozatzeko aukera berriz Bilbon.

24 Azaroa 2016

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Mideba Extremadura jasoko du larunbat honetan bere zelaian. Extremadurakoak seigarren postuan daude bi garaipen eta hiru porrot jaso ondoren. Bilbao BSR taldeak jokalari guztiak izango ditu jardunaldi berri honetan. Goialdeko postuetan jarraitzea ahalbidetzen dion garaipenaren bila aterako dira Bilbotarrak, datorren hilabetean Amibaen aurka jokatzera posizio onugarri...

Ikusi...

FUNDACION VITAL ZUZENAK 49 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 74

15 Azaroa 2016

Bidaideak BSR taldeak euskal derbia irabazi du Fundación Vital Zuzenak Gasteiztarren artean. Giro itzela bizi genuen Ariznabarra Kiroldegi Gasteiztarrean non talde biak garaipenaren bila atera ziren. Bidaideakek partidua bere eremura ekarri zuen eta partida bideratzea lortu zuen.  Gil entrenatzailearen jokalariak abantaila txiki horiek kudeatzea lortu zituzten eta hirugarren zatian partida...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO 72 BSR vs CD. ILUNION 77

07 Azaroa 2016

Emozioz beteriko arratsalde-gaua bizi izan genuen Txurdinagan, non Domingo Gilen jokalariak garaipena lortzeko zorian izan ziren, azken denboraldietan porrotik ezagutzen ez duen CD.Ilunion talde indartsuaren aurka. Partida Madrildarrek eramateko gako nagusietako bat, beraien aulkia izan zen. Izan ere oso aulki zabala dute, horri esker jokalari garrantzitsuenek atsedena hartzeko aukera dutelarik.   Bidaideakeko...

Ikusi...

Amivel I.F. Cl�nicas Rinc�n 50 vs BIDAIDEAK BILBAO BSR 59

31 Urria 2016

Oso garaipen landua lortu du Bidaideka Bilbao BSR taldeak andaluziako lurretan Amivel talde zailaren aurka. Oso neurketa berdindua izan zen, markagailuan gora behera askorekin eta azken laurdeneko erdialdera arte ez zuen partida mendean hartzea lortu. Txema Avendaño jokalari Santutxuarra izan zen jokalaririk nabarmenena, berdintasun handiena egon zen momentuetan bere kalitatea erakutsiz.  

Ikusi...

Amivel I.F. Clínicas Rincón vs BIDAIDEAK BILBAO BSR

28 Urria 2016

Bidaideak Bilbao BSR taldea Costa del Sol-era joango da Ohorezko mailako bigarren jardunaldia jokatzera Clinicas Rincon taldearen aurka. Talde andaluziarrak estreinako partida jokatuko du etxean, lehen partida Araban Zuzenak taldeari irabazi eta gero. Malagako taldeak eta euskal taldeak badutela zertan hobetu erakutsi zuten liga hasieran. Batak zein besteak asko sufritu...

Ikusi...

BIDAIDEAK BILBAO BSR 68 vs ABECONSA BASKETMI FERROL 54

24 Urria 2016

Asko kostata baina garaipenarekin abiarazi du 2016-17 denboraldia Bidaideak taldeak. Talde bizkaitarrak Basketmi Ferrol talde indartsuaren aurka lortu du garaipena, denboraldiko lehenengo partidan. Asko sufritu zuten Bilbotarrek Txurdinagan, non galiziarren defentsa hausteko beraien esperientzia osoa behar izan zuten. Saski azpiko jokoa eta errebote defentsiboa partidaren gakoak izan ziren, eta azken...

Ikusi...

Bidaideak Bilbao BSR talde bueltan da

28 Iraila 2016

Domingo Gilen mutilek ilusioz abiatzen dute denboraldia, gurpil gaineko saskibaloiak merezi duen tokia lortzeko lanean jarraitzeko gogoz. Aldaketa gutxi izan ditu taldeak, soilik Ruben Visoren irteera  Gasteizeko Zuzenak taldera. Txema Avendaño santutxuarrak taldean jarraituko du.   Aurpegi berri bakarra izango da denboraldi honetan, Chrystel Alquier Frantziarrarena.  Bilbao BSRko historian bigarren jokalari emakumezkoa...

Ikusi...

Txurdinagan hasiko du liga Bidaideak Bilbao BSR taldeak Urriaren 22an

16 Ekaina 2016

2016-17 denboraldiko Ohorezko Mailako Gurpil-aulki Gaineko Saskibaloi denboraldiaren egutegia jakitera eman du FEDD erakundeak. Liga honetan hamaika taldek hartuko dute parte, denek denen kontra jokatuko dute bi itzulira eta azken sailkapeneko lehen lau taldeek “Final Four” bat jokatuko dute 2017ko Maiatzean, titulua lortzeko helburuarekin. Bilbao BSR taldeak etxean abiatuko du...

Ikusi...

CD.Ilunion 59 vs Bidaideak Bilbao BSR 49

17 Maiatza 2016

Azken unerarte borrokatu zuen Bidaideak Bilbao BSR taldeak Ilunion Madrildarren aurka baina ezin izan zuten irabazi. Hirugarren laurdenaren hasieran izandako hutsegiteek eta jokoan arerioak izandako nagusitasunak Artachora eraman zuen garaipena. Ausart eta beldurrik gabe jokatzeko partida zen, izan ere Bilbotarrek aurrean zuten taldea ez zen edozein. Europa mailan gorenean dagoen...

Ikusi...

Larunbata 14, CD.Ilunion vs Bidaideak Bilbao BSR 17:00etan- Ohorezko Mailako Final Fourra

13 Maiatza 2016

Bilbao BSR taldeak denboraldiko azken erronkari aurre egin beharko dio asteburu honetan. Talde Bilbotarrak Estatuko Gurpil Gaineko Saskibaloiaren goreneko tituloa lortzen saiatuko da Levante aldean.

Ikusi...

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 944423960
  • 944068785
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu

Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ez baduzu, horien erabilera onartzen duzu Gehiago jakin

Onartzen dut