CLUB EGARA 2-2 RC JOLASETA

26 Martxoa 2017

Emakumezkoen Belar Gaineko RC Jolaseta taldeak berdinketa baliotsua lortu du Egararen aurkako bisitan. Egara laugarren postuan sailkatua dago eta multzoko talderik onenetarikoa da.

 

Sofia Viarengo eta Antonella Bruni, Lipe Morenoren taldeak eginiko talde lan onaren zigilua jartzearen arduradunak izan ziren.

 

Etxetik kanpo lorturiko berdinketa honi esker, Jolasetak 7 puntuko aldea mantentzen du jaitsiera postuekiko eta geratzen diren lau jardunaldietan salbazioa ziurtatzea eta sailkapenean postuak igotzea izango du helburu. Datorren astean SPV Complutenseren bisita jasoko dute,ondoren RC Polo Bartzelona eta azkenik Atletic Terrassa eta Pozuelo azken sailkatuak.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).