C.R. Cisneros 49 - 7 Gernika Rugby Taldea

20 Azaroa 2014

Azken partiduetan ez dogu jakin zelan irabazi Cisnerosekoai, eta zapatuan be ordu erdi eskas aguantau genduan, eta ordurako 13-7 gengozan. Baina handik aurrera maldan behera jarri jakien dana madrildarrai, eta partidua amaitu zanerako sei entsegu sartu euskuezan.

Horrenbeste zigor-kolpe egiten diranean gatx izaten da ezer positiboa lortze; izan be, kasurik onenean metro asko galtzen dozuz, baina, kasurik txarrenean, puntuak puntuen atzetik sartzen deutsuez. Partiduko lehenengo puntuak Cisnerosek sartu ebazan, 4. minutuan, zigor-kolpe baten bidez. Baina, hiru minutu beranduago, Agirrek, gure harrobiko jokalariak, entsegua sartu eban, eta Fetak transformau: 3-7 aurretik. 21. minutuan barriro be beste zigor-kolpe bat sartu eban Jiménezek, eta puntu batera hurreratu ebazan Madrilekoak. Handik zazpi minutura etorri zan Cisnerosekoen lehenengo entsegua. Motak sartu eta Jiménezek transformau eban. Han amaitu jakun partidua: Del Vallek entsegu bi sartu ebazan, Martínezek beste bi eta Villanuevak beste bat. Bat izan ezik danak transformau ebazan Jiménezek eta beste zigor-kolpe bat be sartu eban hagen artean. Beraz, danak batuta, 49-7 amaitu zan partidua. Onena partidua ahaztu eta txarto eginikotik ikastea izango da. Alde positiboan, esan behar da gure harrobiko 14 jokalarik jokatu ebela zapatuan Centralean. Eta nabarmendu behar da Thorsten Wiedemann-ek debutau ebala taldeagaz. Joko-zabaltzailea da bera, alemaniarra; sei biderrez jokatu dau bertako selekzinoagaz, eta bere burua eskeini dau gugaz jokatuteko Ohorezko Mailan. Izan be, beraren bikotekideari laguntzen etorri jaku Wiedemann Euskal Herrira. Zapatuko porrot gogorraren ostean, datorren jardunaldiko partidura begira ipini behar gara, 15 egun barru Getxo etorriko jaku-ta Urbietara. Ba, oso derbi inportantea izango danez, danok joan behar dogu zelaira gure basurdeak animetan! Aupa mutilek, egurre!! C. R. Cisneros: Blanco, Marín, Espinos, Molina, Villanueva, Hogg, Fernandez, Martín, Del Valle, Niño, Hernandez, Jimenez, Mota, Boccardo, Cruz, Soriano. Honeek be jokatu eben: Hayali, Hattori, Berrio, Carretero, Palacios, Martínez. Gernika Rugby Taldea: Lasa, Ordorika, Sánchez, Astarloa, Zabala, Foulds, Maguna, Sala, Olaeta, Thorsten, Agirre, Barandiaran, Souville, Olaeta, Casteglioni. Honeek be jokatu eben: Malaxetxebarria, Amillategi, Bilbao, Insunza, Latorre, Etxaniz, Urkijo, Aftee (Argazkiak: Walter Degirolmo)

 

cisneros_gernika

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).