C.R.C. Pozuelo vs Gernika R.T.

03 Urria 2014

Bihar, urriaren 3an (zapatua), jokatuko dabe basurdeek Ohorezko Mailako laugarren jardunaldiko partidua, Pozueloko Valle de Las Cañas zelaian.

Datozen partiduak etxetik kanpo jokatuko doguz eta aurrean izango doguzanak —pentsetakoa danez— kontrario zuzenak izango dira denporaldi amaieran; horrenbestez, gureentzat oso inportantea izango da emaitza positiboak lortzea partidu biotan. Ganera, kontuan izan behar dogu Urbietara hurrengo jatorkuna VRACa izango dala, oraingo txapelduna. Edozelan be, gureek orain arte erakutsi daben jokoa ikusita, basurdeek aukera euki leikie partidu bietako bat irabazi eta bestean bonusen bat aterateko.

Gero, ikusi egin beharko da jardunaldia zelan amaitzen dan, baina ea taldea kapaz dan aurreko urteko jokoa, jabetzan oinarritutakoa, berreskuratzeko, batez be kontuan izanda gure atzelarien defensa sendoagoa dala aurreko denporaldian baino. Izan be, eta harrigarria bada be, aurtongo sentsazinoek aurreko urtekoakaz zerikusirik izan ez arren emaitza bera lortzen dogu. Iaz gurea izaten zan baloiaren jabetza, baina gure defentsako akatsen ondorioz 50-60 metroko jokaldiak egiten euskuezan, eta han joaten jakuzan partiduak. Aurton, ostera, asko sufritzen dogu fase estatiko zein lehia guztietan, eta baloia galtzen dogu, baina emoten dau defensan hobeto egiten doguzala gauzak. Izan be, azkenean, aurreko urtekoen antzeko emaitzak lortzen doguz: arriskutsuak gara erasoan eta entseguak egiteko ahalmena daukagu (12 sartu doguz, liderrak beste), baina, baloia gitxiago daukagunez, sartu be entsegu asko sartu deuskuez (12 sartu deuskuez, azkenari beste).

Edozelan be, seguru gagoz taldeak jakingo dauala barriro be fase estatikoak eta lehiak kontrolatzen, eta, ondorioz, jabetza berreskuratzen. Izan be, hori lortu eta Afteren eta Iñigoren bolada onak jarraitu ezkero (entsegu gehien sartu dabezanen artean dagoz: hirutik hiru), bide luzea eukiko dogu eginda datozen partidu bietan puntu asko lortzeko.

Partidurako baja izango dira Pato eta Urrutia.

 

Aupa basurde!! egurre!!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).