JOLASETAK GALDU EGIN DU CLUB DE CAMPOREN AURKA, LEHEN LAURDEN TXAR BATEN ONDOREN

08 Urria 2017

Jolasteren Belar gaineko hockey-ko emakumezkoen taldeak 6-0 galdu du igande honetan Club de Camporen aurka, Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldian. Bizkaitarrek garesti ordaindu dute egindako lehen laurden exkaxa, 4 gol jaso dituztelarik.

Defentsan jende garrantzitsua falta izan zaie Getxotarrei, baina partidu serio bat egiteko asmorekin joan dira Madrilera. Liga irabazteko hautagai nagusiak dira Club de Campokoak eta hori nabaritu egin da. Bizkaitarren gainetik pasatu dira. Hasieran jasandako kolpeari erantzuten saiatu dira Guilelrmo Carnicerrenak baina aldeak handiegiak ziren eta etxekoek partidua guztiz erabakita utzi dute beste bi gol sartuz.

 

Orain Negurikoek aurrera begiratu behar dute, Igandean SPV Complutense jasoko dute etxean 11etatik aurrera. Denboraldiko lehendabiziko puntuak lortzea eta ondorioz azken postua uztea izango dute helburu.

 

GARAIPENA SANTANDERREN ETA LIDERTZA MUTILENTZAT

 

Gizonezkoen RC Jolasetak 0-2 irabazi du DHB-ko bigarren jardunaldian Sanrdineron ospatutako partidu lehiakorrean. Momentu erabakigarrienetan ondo aritu dira getxotarrak eta defentsan ere behar izan denean fin aritu dira. Garaipen honi esker sailkapen buruan dira 6 punturekin. Postu hau RC Polorekin elkarbanatzeen dute.

 

Ez da partidu erreza izan, izan ere Kantabriarrek ordena eta defentsan sendotasuna erakutsi dute. Bizkaitarrak praktikoak eta eraginkorrak izaten jakin dute eta bigarren laurdenean bi gol lortu dituzte Pablo Pascual eta Jorge Chehin-i esker. Gol hauek erabakigarriak izan dira.

 

Azken bi laurdenetan lesioek eta zigorrek eragin handia izan dute, kanpoko taldeak jokaldi arriskutsuei 9 eta 10 jokalarirekin aurre egin behar izan diotelarik. Azken laurdenean Sardinerok garaipena bilatu du gogo gehiagorekin baina Alejandro Iglesiasenek egoera ondo kontrolatu dute jokoan zeuden hiru puntuak eskuratzeko.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).