DENBORALDI HISTORIKO BATI AGUR ESANGO DIO CV SESTAOK

04 Apirila 2019

Ezkerraldekoek maila mantentzea lortu ondoren, Extremadura Arroyo hartuko dute Benediktan larunbat honetan ligako azken partiduan.

Amaitu da denboraldia CV Sestaorentzat. Talde bizkaitarrak denboraldiari agur esango dio larunbat honetan 18.00etatik aurrera Extremadura Arroyoren aurkako partiduarekin. Universidad de Valladolid taldearen aurka maila mantentzea matematikoki lortu ondoren Benediktan festa polita biziko dute jokalari zein zaletuek. Taldeak maila ona eman du Superliga 2ko debutean.

 

Azken zita berezia izango dute asteburuan. Sestaokoek opariak zozkatuko dituzte zaletuei bere esker ona adierazteko. Harrobiko taldeak ere omenduko dira, Infantilen, Nesken kadeteen eta mutilen Kadete-Jubenil taldeak Euskadiko txapeldun izan baitira.

Paki Blancorenek Extremadura Arroyo talde ahaltsuari irabazita esan nahi diote agur denboraldiari. Bigarren postuan daude Extremadurakoak eta irabaziz gero liga irabazteko aukerak dituzte, beti ere Autos Cancela Zalaetari irabaziz gero. Dena dala, beraien postua mantentzeko ere irabazi beharra daukate beraz ez dute lan erraza izango bizkaitarrek.

 

Partidu honen ostean CV Sestaok entrenatzen jarraituko maiatzera arte. Helburua hondartza boley denboraldia hasi aurretik banakako lana areagotzea eta atseden tartea murriztea izango da.

 

CV_Sestao_plantilla18_19

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).