Denboraldiko bigarren porrota Lasesarren (26-28 Malagaren aurka)
07 Martxoa 2017
Aukera ona pasatzen utzi zuen Prosetecnica Zuazok Lasesarren. Bizkaitarrek 26-28 galdu zuten Rincón Fertilidad Malagaren aurka. Andaluziarrak aurkari zuzenak dira eta orain soilik puntu bakarreko abantaila dute. Etxean galtzen duten bigarren partidua izan da honakoa Barakaldokoentzat. Joaneko partiduan ere Malagakoak gehiago izan ziren eta beraz, puntuetara berdinduta ere, azken sailkapenean aurretik izango lirateke.
Oraindik jokatzeko asko dago aurretik baina aurtkariei geroz eta abantaila gutxiago ateratzen diete sailkapenean Bizkaitarrek. Hurrengo partidua Gijonen jokatuko dute Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka.
