Derbiren puntuak Lezaman geratu dira

27 Iraila 2014

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak 2-1 irabiazi dio Real Sociedad-i Lezaman jokatutako partidan. I. Murua eta Orueta, penaltiz, izan dira zurigorrien golegileak. Errealaren gola, aldiz, Oruetak bere atean egin du.

ATHLETIC CLUB 2

REAL SOCIEDAD 1

 

Athletic Club: Ainhoa, Irene, Lizaso, Nekane (min. 81, E. Merino), Orueta, I.Murua (min. 63, Alazne), Iraia (min. 91, Jone Bilbao), Eunate, Izaskun (min. 75, Y. Corres), Erika V. eta V.Gimbert.

Real Sociedad de Fútbol S.A.D.: Cristina Cornejo, Gabirondo (min. 66, María Díaz), Ainhoa, Ane Bergara, Gastearena (min. 81, Chini Pizarro), Nahikari, Itxaso, Ramajo, Zelaia, Baños eta Aintzane.

Arbitroa: Mesón Castillero; bere laguntzaileak Sánchez Asla eta Bañales Zapatel izan dira. Txartel horia erakutsi zien: Cristina Cornejo eta Lizasori.

Golak: 1-0, min. 10, I. Murua; 1-1, min. 29, Orueta (bere atean); 2-1, min. 74, Orueta, penaltiz.

Bestelakoak: 900 ikusle inguru Lezaman.

Athletic Clubeko minuturik onenak lehendabiziko hogeiak izan ziren. Zurigorriak errez heltzen ziren Cornejoren arearaino eta gol aukera ugari sortu zituzten. 3.minutuan, Nekaneren jaurtiketa Errealaren atezainak gelditu zuen; minutu bat geroago Erikak sekulako jokaldia egin zuen eta Izaskunen jaurtiketa zutoinean bukatu zen. 5. minutuan, Erika arean sartu zen eta berriro Cornejoren geldiketa. Errealak ez zekien nola gelditu zurigorrien jokoa eta berriro beste gol aukera bat ezker albotik, baina Izaskunen eskuinkada gora joan zen. 10. minutuan, Eunatek ezkerretik erdiratu zuen eta I. Muruak ez zuen huts egin eta Athleticen gola lortu zuen. Athleticen presioa ahulduz joan zen eta arriskuren sentsazioa desagertu zen Lezaman. Dena den Errealak ez zuen arriskurik sortu, baina 27. minutuan, Ainhoak baloi bota zuen Athletic-ren areara eta Oruetak baloia bere atean sartu zuen.

Bigarren zatia ez zen ona izan. Estraineko gol aukera 64. minutuan izan zen. V. Gimberten jaurtiketa eta Cornejoren geldiketak arriskua urrundu zuen. 71. minutuan zurigorriek penaltia eskatu zioten epaileari, baina arbitroak ez zuen adierazi nahi eta baloia zutoinean bukatu zen. Hiru minutu geroxeago, berriro Erikaren jokaldia eta arbitroak penaltia adierazi zuen. Oruetak jaurtiketaren ardura hartu zuen eta erdilariak ez zuen huts egin.

Gola lortu ondoren, Errealak berdinketaren gola bilatu zuen, baina Maria Diazen erdiraketa ez zuten aprobetxatu Nahikarik ezta Bañosek ere ez. 90. minutuan, Maialen Zelaiak azken aukera izan zuen baina berdinketa ez zen heldu.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 660740877(Asier)
  • 649836448(Ziortza) 
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).