DHF: 10 JARDUNALDIA. ROCASA ACE GRAN CANARIA 36-26 PROSETECNISA ZUAZO
26 Azaroa 2014
Lan handia benetan gure neskek egin zutena kategoriako liderraren aurka. Izatez, ez zuten momentu batean ere pentsatu bidaiaren eraginaz, ezta ere bederatzi jokalari soilik zeudela eta ondorioz aldaketa gutxiago izango zituztela. Hala ere, kemena eta konpromisoa adierazi zuten behin eta berriro partiduan, eta buru-belarri aritu ziren daramatzaten koloreak defendatzen, harro-harro gainera . Garaipen morala lortutakoa, bai horixe!
Hasi aurretik denok genuen argi galtzea zegokigula logika aplikatuz gero, eta horrela izan zen, izan ere. Minutuak joan ahala, talde ezin hobea dela argi baino argiago utzi zigun Rocasak han geundenei, bere zazpi titularrarekin jokatzean berrogeita hamar minutu luzez. Izugarri ondo Silvia Navarro, baita bere hegaletakoak ere kontraerasoetan.
Hortaz gain, denborak ere menperatu zituzten Kanariar taldeko aurreko lerroko jokalariek, eta partidua aurrera joan ahala etxekoek merezitako garaipena lortu zuten. Hala eta guzti, Zuazotarrek aurre egin zieten Kanariarrei amore eman gabe momentu batean ere ez; gainera, jokoaren erritmoa bizi mantendu zuten denbora guztian gure neskek, intentsitatea galdu gabe, alegia. Guzti horri gehitu beharra dago jokalari gutxi zeudela aldaketak egiteko, eta denbora joan ahala indarrak murriztu zitzaizkiela gure neskei, partiduaren amaieran dakigun emaitzarekin geratu zirelarik.
Pertsonalizatzea ez denez gure jokaera izaten, askoz gutxiago oraingoan; eta horrexegatik, azpimarratzekoa da gure bederatzi “gerrerek”, entrenatzaileak eta delegatuak gure taldea zer den argi utzi zutela irletan: TALDE BAT, hain zuzen ere!
