DHF. 12 Jardunaldia. PROSETECNISA ZUAZO 20-35 BERA BERA
09 Otsaila 2015
Zalantzarik gabeko garaipena gipuztarrek Lasesarren lortutakoa pasa den larunbatean. Izan ere, zuazotarrek etxean izan duten menderaezintasuna lehen buelta honetan apurtu zuten Bera Berakoek, aurten Ligako eta Kopako txapeldunak direla oso argi utzita, eta momentuz zergatik diren DHFko liderrak .
Hasiera hasieratik zeharkaezina agertu zen Bera Beraren defentsa, non behin eta berriro jo egiten zuten gure neskek, eta jaurtitzea lortu arren, Ana Temprano ikaragarri batekin egiten zuten topo hamaika aldiz golak sartu ezinik. Gure onetik atera gintuen Zuazoko atezain ohiak partiduaren lehenengo hogeita hamar minutuetan. Izatez, Jessicaren erasoaldiei esker lortu genuen partiduan mantentzea lehen uneetan.
Baina gizpuztarrek pixkanaka gorantz egiten zuten, aldea gero eta handiagoa lorturik markagailuan. Partidu luzea gure neskek aurretik ikusten zutena.
Hori horrela, aurkariak laster atera zion etekina egoerari, eta azken minutuetan gustu gustura jokatu zuen hamaika kontraeraso eginez.
Zuazotar taldearen lehena eta oraina berezitu du Ligako azken partidu horrek. Hemendik aurrera, garaipenaren bidetik abiatu behar berriz ere, aurreko urtea bukatu genuen modura, kategorian mantentzea lehenbailehen ziurtatzeko, baita ahalik eta goren egoteko Ligan, hoberenekin alegia.
Aipatzekoa baita, Zuazo Eskubaloi Klubak saioaren hasieran egindako omenaldia Maddi Aalla, Ohiane Manrique, Estibaliz Velasco, Nayla de Andrés eta Aida Brull gure jokalariei, pasa den urtarrilean Castellonen ospatu zen Selekzio autonomikoen txapelketan parte hartu zutelako. Gauza bera, Hungaria-Croazian oraintsu ospatutako Europako txapelketan bigarrenak geratu ziren Bera Berako lau jokalariei eta beraien hautatzaileari, Jorge Dueñasi, hain zuzen ere.
Rosariok eta bere Usoa-lantegiko kideek egin zituzten zuazotarren janzkera eta koloreetako panpinak eskaini zizkien Zuazo Eskubaloi Klubak jokalariei ekitaldi horretan. Udaletxeko zenbait ordezkari arduratu ziren jokalariei panpinak emateaz; hain zuzen ere, Barakaldoko alkatea Alfonso García, Amaya Rojas, Carlos Fernández, Alfonso Rodríguez, Gorka Zubiaurre, Nerea Cantero, Iker Rahona, Manu de Orbe, Eder Álvarez eta Casimiro Castaño; baita Euskal Eskubaloi Federazioko Manu Ruiz ere.
