DHF. 13 jardunaldia. KH7 GRANOLLERS 23-29 PROSETECNISA ZUAZO
09 Otsaila 2015
Sentsazio onak uzten dizkigun Gabon osteko lehenengo garaipena. Ohiko ordutegitik kanpo jokatu arren, eta inork kontuan izan gabe ordutegi aldaketak gure Klubari egindako kaltea , garaipena lortu genuen defentsan egindako lan izugarriari esker alde batetik, eta bestetik, erasoan jokatu genuen moduagatik . Horrez gain, aurrera pausu bat eman zuen zuazotar harrobiak bertako bi jokalari estreinatu zirelako DHFan.
Oso berdinduta abiatu zen partiduaren lehen zatia, gure alderantz batzuetan, eta atsedenaldira gol bateko abantailaz irten ginen, baina bi jokalari kanpoan izanda bigarren zatiaren hasieran. Momentu horretan partidua okertzeko zorian egon arren, atera, eta Albertok arbelan prestatutako jokaldi magistralak “peto”rekin gola egitera eraman gintuen. Berehala, Granollerresek arin atera ostean, Ainhoa kaleratu zuten, gola oztopatzeko asmotan ez ziolako aurkariari sakea egiten utzi. Hori horrela, bigarren zatiaren lehen minutuan hiru jokalari baino ez genituen kantxan jokatzen.
Ikuspegi iluna aurrean genuena, eta etxekoak gol bat aurretik jarri zitzaizkigun, hain zuzen ere. Hamar minutu inguru nahastuta eta erdi galduta egon ondoren, zuazotarren defentsari eta Lorenari esker, markagailuan alde eginda partiduaren bukaera lasaia izatea lortu genuen. Izan ere, lehen zatian pixka bat urduri egon arren gure atezaina, bigarren zatian izugarri ondo egon zen.
Aipatzekoa ere harrobiko beste bi jokalari jubenilen debuta, Ohiane Manrique, lehen urteko jubenila, eta Esti Velasco, bigarrenekoa. Jokatzeko minutuak izan zituzten biek, eta soberan bete zuten egin beharrekoa nagusien alboan.
Orain, bi puntu hauek bermatu egin behar dira, Cordoban garaipen berri bat lortuta. Eta ametsetan jarraitu, noski. Zuazo Gara!
