DHF. 15 Jardunaldia PROSETECNISA ZUAZO 34-35 BM PORRIÑO
18 Otsaila 2015
Aurreikusten genuenez, Porriñoren aurkako partidua gogorra aurkezten zitzaigulakoan ginen, eta horrelaxe izan zen. Hasieran aldea oso txikia bazen ere, galiziarrek gure akatsak aprobetxatuz gain, ez zuten hutsik egiten gure atearen aurrean.
Zuazotarren jokaldiak ez ziren etxekoen atean gailentzen, eta era berean, gure zenbait jaurtiketek huts egiten zuten; aitzitik, galiziarren efikazia bukaezinak eta gure defentsaren sendotasun ezak, gure neskentzat salba ezina gertatuko zen lau goleko zuloa ireki zuten markagailuan.
Partiduaren hainbat momentutan talde baten zein bestearen alde ibili arren markagailua, aldeak murriztean ezin izan genuen aurrea hartu, ezta azken uneetara arte ez genuen erakutsi aurretik jartzeko posibilitatea ere.
Partidua amaitzear zegoela gainditzeko aukera izan arren, izan ere, beranduegia zen denbora falta zitzaigulako.
Atzera pausua mahai gainean kolpe bat emateko, ikasteko eta hobetzen jarraitzeko balio behar diguna, hain zuzen ere.
