DHF. 16 Jardunaldia. VIVELAFRUTA E. CASTELLDEFELS 30-28 PROSETECNISA ZUAZO
03 Martxoa 2015
Erabateko porrota taulan bean dabilen talde baten aurka izandakoa. Ondorioz, sailkapenean gora egiteko genituen asmoentzat ezbehar gogorra ere, noski. Elkarren segidako bigarren porrota gure alderik ahulena defentsan izanik berriro ere. Garaipenaren bidera itzuli nahiez gero, lanean jota-ke jarraitu beharra baino ez dugu.
Beste irteera bat, eta halaber, beste aukera bat pikutara bidalita ere. Aitzitik, ez da aurkariak harritu gintuela, ezta epaileek oraingo honetan kalte egin zigutela, ezta haien jarraitzaileen giroa gure kontra zegoenik ere; izan ere, atzean ez dugula behar denez jokatzen da arrazoia; horren seinale, izan genituen bi kanporaketak, eta horietariko bat erasoan, gainera.
Hala edo hola saiatu arren, bai defentsan eta bai erasoan, ez zen egon aurrera egiteko modurik, edozein momentuan deskonektatu eta akatsak bat bestearen atzean zetozen, hain zuzen ere.
Halere, ez dugu zer esanik gure jokalariek izan zuten jarrera positiboari buruz, beti aurrera egiten saiatu zirelako.
Lan egitea baino ez daukagu, lan eta lan behin eta berriro gure ahulguneak hobetzea lortu arte.
Zuazo gara!!!
