DHF. 16 Jardunaldia. VIVELAFRUTA E. CASTELLDEFELS 30-28 PROSETECNISA ZUAZO

03 Martxoa 2015

Erabateko porrota taulan bean dabilen talde baten aurka izandakoa. Ondorioz, sailkapenean gora egiteko genituen asmoentzat ezbehar gogorra ere, noski. Elkarren segidako bigarren porrota gure alderik ahulena defentsan izanik berriro ere. Garaipenaren bidera itzuli nahiez gero, lanean jota-ke jarraitu beharra baino ez dugu.

Beste irteera bat, eta halaber, beste aukera bat pikutara bidalita ere. Aitzitik, ez da aurkariak harritu gintuela, ezta epaileek oraingo honetan kalte egin zigutela, ezta  haien jarraitzaileen giroa gure kontra zegoenik ere; izan ere, atzean ez dugula behar denez jokatzen da arrazoia; horren seinale, izan genituen bi kanporaketak,  eta horietariko bat erasoan, gainera.

Hala edo hola  saiatu arren, bai defentsan eta bai erasoan, ez zen egon aurrera egiteko modurik, edozein momentuan deskonektatu eta akatsak bat bestearen atzean zetozen, hain zuzen ere.

Halere, ez dugu zer esanik gure jokalariek izan zuten jarrera positiboari buruz, beti  aurrera egiten saiatu zirelako.

Lan egitea baino ez daukagu, lan eta lan behin eta berriro gure ahulguneak hobetzea lortu arte.

Zuazo gara!!!

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).