DHF: 2. JARDUNALDIA. BM PORRIÑO 28–18 PROSETECNISA ZUAZO

01 Urria 2014

BM PORRIÑO 28–18 PROSETECNISA ZUAZO

Prosetecnisa Zuazok badaki zer den denboraldiko lehen porrotaren zapore mingotsa, Porriñoren aurka galtzeko modua erabatekoa izan ondoren, Ohorezko Dibisioaren bigarren partiduan. Erritmo handiko jokoan, galiziarrek prestakuntza fisiko hobea erakutsi zuten, oso erabakigarria batez ere partidaren azken zatian, eta horretarako ederto aprobetxatuz zuazotarrek Tania Yañez ( taldeko erasotzaile erreferentea) galdu zutela bigarren zatiaren hasieran, orkatilako lesio baten erruz.

Hala ere, partidaren lehen hogeita hamar minutuak oso orekatuak egon ziren, bi taldeek jokoaren erritmo oso bizia ezarriz, eta txandaketa etengabeak eginez jokoaren maila ez jaisteko. Berdintasuna izan zen ezaugarri nagusia lehen zati horretan; izan ere, Porriñok bi gol baino ez zituen bere alde, lehen hogeita hamar minutu horiek bukatu zirenean.

 

Atsedena eta gero, Porriñok markagailuan aldea handitzea lortu zuen batez ere 45 minututik aurrera, non 17-15 zeuden. 5-1 partzial suntsitzaileak hurrengo atalean, eta 22-16, 50.minutuan, eramaten zituen Porriñokoak diferentzia handitzera pixkanaka partiduaren bukaeran.

BM Porriño: Susi Sánchez, Bárbara Cerqueira (2), Andrea Dapena (6), Sarai Samartín (1), Sandra Costas (3), Lorena Pérez (5), Carla Rivas (1) _hasierako zazpia_, Iris Sanjuán (p.s.), Andrea Moledo (p.s.), Marta Seijo, Gemma Martínez, Nuria Martínez, Xica (2), Cecilia Cacheda, Soraya Lopes (6) eta Sandra López (2).

 

Prosetecnisa Zuazo: Lorena Ramírez, Nerea Elicegui (1), Tania Yáñez (5), Ainhoa Hernández (1), Ohiane Gil (2), Ainhoa Azaola (1), Jessica Bonilla (2) -hasierako zazpia-, Leire García (p.s.), Natalia Sanz, Janire Etxabe (1), Maialen Aguirregomezkorta (1), Alexandra Gil, (1), Patricia Ahedo eta Vanessa Álvarez (3).

 

Partzialak: 1-3, 3-4,5-6,8-6,10-9, (atsedena), 14-11,15-12,17-15,22-16,25-18 eta 28-18.

 

Epaileak: Jesus eta Jorge Escudero (Kantabria). Bárbara Cerqueira (2), Andrea Dapena eta Sandra Costas, bertako jokalariak, kanpo utzi zituzten; baita, Alexandra Gil eta Vanesa Álvarez bisitariak ere.

Babesleak

Bizkaialde Bizkaialde
Bizkaialde
  • 946 083 776
  • 649 15 61 51
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).